Xabier Barandiaran Irastorza Deustuko Unibertsitateko soziologia irakasleak euskal naziogintzaren etorkizunaz hitz egin du, ideia nagusi bat defendatuz: euskal aberrigintza gaur (oinarrizko hiru elementuetan: nazio kulturala, nazio politikoa eta autoerakundetze politikoan) erabat baldintzaturik dago globalizazio eredu honek herrigintzan ezarri dituen baldintza berrietara, eta krisi sakonean dago.
Xabier Barandiaran Irastorza (Ataun, 1969). Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziaduna eta Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko soziologia irakaslea da: Komunikazioko eta Gizarte Laneko graduetan, Soziologia, Erakundeen komunikazio korporatiboa eta Enpresaren komunikazio estrategikoa irakasten du. Komunikazioko ikerketa taldeko kidea ere bada. Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren estrategia aholkularia da. Bere ikerketa lerro nagusiak, azken urteotan, kultura politikoa eta gizarte kapitala izan dira. Hainbat argitalpen ditu, bereziki lankidetzazko gobernantza, komunikazio estrategiko eta gizarte kapitalaren jorratuz.