Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Maialen Etxebarria: 'Euskal nazioaren bilaketa gure ondare(et)an. Nazioen eta izateen berrikusketa egungo eztabaidetan'

Maialen Etxebarria filosofian graduatuak naziogintzaren inguruko nozioen berrikusketaren garrantzia arakatu du. Azurmendiren Historia, arraza, nazioa abiapuntu hartuta, nazioarekin lotutako nozio batzuk zehazteak duen garrantzia azpimarratu du.

Maialen Etxebarria (Mungia, 1995). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterreko ikaslea da, Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako masterrak egiteko diru-laguntzarekin. Bere ikerketa lerro nagusia espazioaren eta hiriaren inguruko eta euskal kulturaren eta identitatearen inguruko hausnarketen lotura da; hain zuzen, espazioen sakabanaketak euskal kulturari lotutako hainbat mugimendutan duen eragina ikertzen dihardu.