Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gizaberea

Maitane Nerekan Umaran eta Itsaslore Yarza Lopez: 'Heriotzarekin bizitzen ikastea'

Maitane Nerekan Umaran eta Itsaslore Yarza Lopez Bigarren Hezkuntzako filosofia irakasleek norbere buruaz beste egitearen begirada filosofiko bat aurkeztu dute, bizitzaren eta heriotzaren zentzuak lotuz. Suizidioan askatasunak duen tokiaz hausnartu dute, eta etsipenaren pisuari aurre egiteko prebentzio estrategia batzuk proposatu dituzte.

Maitane Nerekan Umaran (Getxo, 1984). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta humanitateak eta komunikazioan lizentziaduna Mondragon Unibertsitatean. Filosofia irakaslea da Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Bilboko Txurdinaga Behekoa Institutuan gaur egun. Azken urteotan, jarrera kritiko autonomoa eta hausnarketa gaitasunak bultzatzeko Haurrentzako Filosofia korrontean formatzen ari da. Hezkuntzan, euskalgintzan eta herri mugimenduetan aritua da.

Itsaslore Yarza Lopez (Baiona, 1982). Filosofian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Nazioarteko Lankidetzan masterra egina du Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, eta Adimen Emozionalean aditua da UNIR Unibertsitatean. Filosofia irakaslea da Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Beasain Bigarren Hezkuntzako Institutuan gaur egun. Filosofia gizarteratzea eta hezkuntzan duen presentzia indartzea bultzatzen duen Agora Filosofia Elkarteko kidea da. Azken urteotan Haurrentzako Filosofian formatzen ari da.