Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Kultura, Nazioa, Estatua

Egoitz Urrutikoetxea Laskibar: 'Nazio-estatuaren mitoa. Frantziako Iraultza eta Euskal Herria, 1789tik gaurdaino'

Egoitz Urrutikoetxea Laskibar Parisko EHESS Unibertsitateko doktoregaiak estatuaren eta nazioaren artikulazioaren genesia aztertu du. Ustez nazio-estatu ereduaren iturburuan aurkitzen den Frantziako Iraultzaren laborategiak bestelako bide posibleak argitara ekartzen dituela ohartarazi du.

Egoitz Urrutikoetxea Laskibar (Baiona, 1974). Historialaria da, doktoregaia Parisko EHESS Unibertsitatean, IIAC laborategian Sophie Wahnichen zuzendaritzapean. Bere ikerketa lerro nagusia Frantses Iraultza da. Hizkuntza politikaz aritu ondoan, nazio-estatuaren genesia ikertzen dihardu. La politique linguistique de la Révolution française et la langue basque (Elkar, Euskaltzaindia eta UPPA, 2018) liburua argitaratu du. Iratzar Fundazioko kidea eta langilea da.