Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Ikertzaile berriak

Lorea Azpeitia Anta: 'Nazioa, kultura eta identitatea euskal literaturaren ikuspegitik: 'Jenisjoplin'-en kasua'

Lorea Azpeitia Anta UPV/EHUko euskal literaturaren esparruko doktoregaiak elkarrizketa bat planteatu du Azurmendiren eta Uxue Alberdiren Jenisjoplin (2017) eleberriaren artean, Azurmendik nazioaz eta kulturaz egiten dituen zenbait hausnarketa gogoan izanik, elkarren arteko dialektikak egungo euskal gizarteaz zerbait interesgarria esan ote dezakeen hausnartzeko helburuz.

Lorea Azpeitia Anta (Donostia, 1994). Itzulpengintza eta interpretazioan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan egin zuen ‘Euskal hizkuntzalaritza eta filologia’ masterra. Egun, doktoregaia da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko diru-laguntza programari esker. Master Amaierako Lanean jorratutako ildotik (‘Uxue Alberdiren Jenisjoplin: euskal subjektu nazional berri baterantz’), euskal literaturaren esparrua ikertzen dihardu, genero ikuspegitik eta kritika feminista oinarritzat hartuta. Zehazki, euskal emakumeek sortutako fikzioaren baitan, euskal gatazkarekin harremanetan irudikatu diren pertsonaia femeninoak ikertzen ari da.