Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Gogoeta etikoak

Iñaki Soto Nolasko: 'Don't Think of 'Foro de Ermua''

Iñaki Soto Nolasko Gara egunkariaren zuzendari eta filosofian lizentziadunak, filosofiaren eta kazetaritzaren erdibidean, Azurmendiren Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta Euskal Herria krisian gida gisa hartuta, liburu horien garaiko giro politikoaren eta gaur egungo zenbait argudio etikoen arteko alderaketa egin du. Gai horiei buruzko Azurmendiren idatziak, tonua eta espiritua goratu ditu.

 

Iñaki Soto Nolasko (Iruñea, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Sistema Filosofikoen Historian graduondokoa ere EHUn egin zuen; nazionalismoaren etikari buruzko tesia, ordea, ez zuen amaitu. Jarrai gazte erakundeko militantea izan zen. Filosofiako gida liburua argitaratu zuen (UEU, 2004; Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea eta Joana Garmendiarekin batera). Mikel Soto anaiarekin Unamuno (Elkar, 2006) biografia laburra idatzi zuen. ETA-ren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa (Txalaparta eta Gara, 2018) liburuaren egilea da. Berria-n hasi zen iritzi artikuluak idazten. EITBko irrati eta telebistetan iritzi-emaile aritu da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Gara egunkarian Iritzi Saileko arduradun izan zen eta, 2011n, zuzendari izendatu zuten, gaur arte.