Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Ekonomia

Henrike Galarza
Henrike Galarza

NUPeko Ekonomia irakaslea naiz, nazioarteko ekonomia gaiak jorratzen ditut, bereziki moneta-teoria eta moneta-politika. Globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendu sozial eta herrikoietan parte hartzen dut.

2017-11-08

Katalunia independente baten ekonomiari buruzko hainbertze iritzi entzun ondoren, zaila da batzuek edo bertzeek errandakoa ez errepikatzea. Alde batetik, ezin ahaztu diruak, kapitalak, aberririk ez duela. Herri independenteak, estatu mota jakin bat dutenak, ez dira ekonomikoki buruaskiak, are gutxiago energia iturririk gabeko Europako Batasunean. Elkarmenpekotasun ekonomikoa, lehia sutsua eta espezializazioa dira gaur egungo mundializazio neoliberalaren ezaugarri zenbait.

2017-11-08

Alemaniako hauteskundeetako emaitzak ikustean, sorbaldan hotzikara arin bat sentitu genuela aitortu behar dugu. Izan ere, bere burua ultraeskuindartzat duen alderdi bat hirugarren indar politikoa izatea, non eta Alemanian!, bada albistea. SPD alderdi sozialdemokratak, Grosse Koalition deritzoten aliantza zuhurraren eskutik emaitza txarrak izan ondoren, eta arrazoi nahiko alderdikoiak tartean, ezetz erran dio Merkel andrearekin batera berriro gobernatzeari.

2017-06-29

Gezurra badirudi ere, gastu militarren igoera pozarren iragartzen ari dira bakezaleak omen diren gobernu batzuk. Trump presidenteak, atzerriko lehen biran, armen salmentak hitzartu zituen Saudi Arabian, eta gero NATOren gainerako kideen ahalegin ekonomikoa handitzeko eskaera egin zuen, Parisko Akordio ekologikotik aldentzeko haren asmoaren oihartzunak eten ez zirenean.

2017-05-22

Ezaguna da jeltzaleek duten negoziaketa politikarako abilezia eta diskrezioa. Gobernu autonomikoa eratzeko behar zuen laguntza Mendia andreak zuzentzen duen PSE-EE alderdiaren aldetik lortu ondoren, erkidegoaren aurrekontu publikoak lotzeko ituna PP alderdiarekin burutu du Urkullu jaunak.

2017-05-11

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro kontserbadore ohiak deitutako erreferendumaren emaitza ustekabekoa izateaz gain, inoiz egin ez den prozesu politiko-juridiko-administratibo berri bat jarri du abian. Egia da Société des Nations, orduko Amerikako Estatu Batuetako Woodrow Wilson presidentearen ametsa, apurtu egin zutela gerraosteko saminek, baina ezin alderatu gaurko Europako Batasunaren kasuarekin, ezta Donald Trump presidenteak iragarritako TTPrekiko hausturarekin ere.

2017-04-04

Munduko zurrunbilo zalapartatsuan benetako albiste ederra jasotzeko aukera eman digute gure anai-arreba lapurtar, zuberotar eta baxenabartarrek. Mitterrand hautagaiaren garaietatik hamaika bider airean izan ostean, hamaikagarren erreforma administratiboaren ondorioz, Nouvelle Aquitaine makrolurraldearen sorrera barne, lortu dute azkenean lehenengo euskal erakunde ofizial bat sortzea estatu frantsesaren barnean.

2017-03-29

Joan den urtean gertatutakoak nahikoa ez baziren, hona hemen Frantziako Errepublikaren hauteskunde presidentzialak! Eskuinean, Bordeleko alkate Alain Juppé faboritoaren aurrean François Fillon lehen ministro ohiaren ustekabeko garaipenaren ondoren, eskuin politikari kontserbadoreak zuen LR, Les Républicains, alderdi politikoaren lidergoa, Front National alderdi ultraeskuindarrari aurre egiteko.

2017-03-10

Slim mexikarraren hitzak bat datoz Trump jaunak hartutako lehen erabakiekin, executive actions zehazki. «Negotiator», ez «Terminator», bezala deskribatu zuen mexikarrak Amerikako Estatu Batuetako presidente berria. Izan ere, eragin txikiko baina oihartzun handiko neurri polemikoak dira Mexikoko hormaren, Asiako itun komertzialaren eta errefuxiatuen ingurukoak. Dagoeneko, azken neurri horren aplikazioa partzialki ezabatu du epaile federal batek, fiskal federal batzuek agindu horren aurkako sinadurak bildu dituzten bitartean. Gainera, Obamak izendatutako eta oraindik jardueran zegoen Justizia Idazkaria, Sally Yates Attorney General-a, errefuxiatuen aginduari muzin egitera publikoki deitu ostean bota egin du Trumpek, berak proposatutako ordezkoak, Jeff Sessions-ek, Kongresuaren onarpena jaso baino lehen.

2016-11-23

Nafarroa Garaiko Foru Gobernuak urte bat darama aldaketa soziala egiteko agindua betetzen saiatzen. Poliki doa Barkos andreak eta Aierdi jaunak zuzentzen duten gobernua. Urte osoa bulegoetan egon ondoren, gobernu talde berriak errepikatu behar dituen egunoroko betebeharrak ongi ezagutzen dituela espero daiteke, buruzagi burokratiko nostalgikoren baten boikotak gorabehera. Egindako akatsetatik ere ikasi dutelakoan gaude, baina oraindik ez dute sindikatu guztiekin harreman normalizaturik lortu, ez administrazioan ezta lurralde mailan.

2016-11-23

Brasilgo ekonomia atzeraldian hondoratzen ari den bitartean, Rousseff lehendakari ohiaren aurkako prozedura hasi zuen diputatua bota egin dute ustelkeria salaketen artean. Temer lehendakari berria, enpresa transnazionalekin harremanetan, herri indigenen eskubideak zapaltzeko prest omen dago, hainbertze elkarte eta mugimendu sozialen esanetan. Gastu sozialaren zati bat ere kentzera doala pentsatu dute, aurrekontu publikoaren defizitaren aurkako politika indartzeko.

2016-11-14

Estatu espainoleko gobernu berria itxaroten ari garen hauetan, politikari eta kazetari-politologoen zirkuluetan behin betiko gobernurik ez izatearen kalteak aipatzen ari dira. Rajoy jaunaren kasuan, berak gobernuburu izan nahi duelako ulergarria da antzeko gogoeta egitea; baina herri bateko hazkunde ekonomikoaren gorabeherak inguruko herrien egoera ekonomikoarekin lotuta daudela ongi baino hobeki dakite ekonomia pixka bat ezagutzen dutenek.

2016-11-09

Amerikako Estatu Batuetako lehendakaritzarako hauteskundeak azken txanpan sartu dira, inkesta zenbaiten emaitzak Trump hautagaia garaile erakusten ari diren bitartean. Haren aholkulari taldea ia osorik aldatu ostean, ez dirudi milioidunaren estrategia gehiegi aldatu denik: Peña Mexikoko lehendakariak gonbidaturik, paternalismoz aritu zen Trump jauna, irain hutsen mugatik gertu.

2016-07-26

Austria, Mexiko, Peru eta Italian izan diren hauteskundeetan ezin ukatu batek baino gehiagok sorpresa ederrik jaso duenik. Azken orduko, postaz bidalitako, bozen zenbaketa arte ez zen Austriako presidente berririk hautatu. Muturreko eskuinaren hautagaiak azken txanpan huts egin zuen, ordura arte inork espero ez zuen garaipena boto puska batetik galduz.

2016-07-18

Azkenean, ofizialki iragarri dute: Iruñeko Landabengo VWen lantegian bigarren eredu bat 2018tik aurrera ekoiztuko dute. Eredu berriaren gaztelerazko izengoitia ‘todocamino’ izanda, pentsatzekoa da SUV (sport utility vehicle) motatakoa dela, eredu kutsakorrenetarikoa, alegia. Dagoeneko ‘todoterreno’ hitza ekologikoki gordinegia dela onartuz, beharbada Opuseko sortzailearen liburu nagusiaren izenburuari keinu bat egin nahi izan diote, dieselgate dela-eta merkatuen eta erosleen konfiantza berreskuratzeko edozein laguntza ona delakoan.

2016-07-12

Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen buruari idatzitako gutun batean, Rajoy jaunak itxaroteko erran dio. Izan ere, Espainiako 2015eko aurrekontu publikoak defizitaren mugak gainditu arren, Espainiako PPko buruzagiaren ustez ezin zaio gehiagorik eskatu «hain ongi egin duen» ekonomia nazional bati.

2016-05-31

Maduro presidentearen krisialdiaren kudeaketa txarraz gain, badira Venezuelako egoera azaltzeko bertzelako zioak, hura bezain politikoak. Petrolioaren gehiegizko ekoizpenak –edo gutxiegizko eskariak– guztiok ustekabean harrapatu gintuen, haren salneurriaren beherakada egoera ekonomiko orokorraren apaltasunaren ondorio izanda.

2016-05-26

Berriki iragarri diren estatu espainoleko autonomien kontuen kariaz, Nafarroako Gobernuaren defizitari buruzko eztabaida errepikatu da. Izan ere, nafarrek kalkulatutakoa baino defizit handiago atera zaio estatuari. Hamaika arrazoi daude kalkulu horiek ezberdinak izateko.

2016-05-19

Hau ustekabea! Erdi ahazturik geneukan gaizkile finantzari ohia, pelotazo-aren kultura hispanikoaren ikurra izan zena, Espainiako Guardia Zibilak, epai batek agindurik, atxilotu izatea! Alegiazko delitu zenbait leporaturik, ezkutuko dirua atzerritik ilegalki ekartzearekin lotuta denak, ikustekoa da froga nahikorik lortu eta lortuko diren, edo, askotan gertatzen den moduan, akusazioa bertan behera geratuko den.

2016-05-12

Ez da giro finantza merkatuetan. Ziurtasunik eza eta beldurra dira nagusi. Inork ez daki munduko ekonomiari zer arraio gertatzen ari zaion edo, beharbada, boteretsuei ez die axola. Izan ere, inolako azalpen eta eredu matematikorik ezin eutsi kapitalismoaren logika basatiaren pean. Zer esanik ez aurreikuspen ekonomikoez, ugari bezain ahanzgarri eta okerrak dira eta. Ekonomia positiboak, gertaera hutsak aztertu ohi dituena, orain arte ezin izan du bere helburu zientifikoa bete, ekonomia monetarioen kasuetan behintzat.

2016-03-16

Nazioarteko boikota amaitu ondoren, Irango Errepublika Islamiarraren egoera ez da gehiegi hobetu. Hasi petrolioaren salneurri apalarekin, haren auzoko herrietako egoera ezegonkorrarekin amaitzeko. Barne tentsio eta gatazka irekiak ahaztu gabe. Hala ere, Mendebaleko zenbait herritatik igaro da Rohani lehendakaria milioikako kontratuak, edo aurreakordioak, sinatzen. «Business as usual», diotenez.

2016-03-08

Europako Batasunean errefuxiatuei harrera duinik ez egiteaz gain, ‘muga-sariak’ ordainarazteko neurri legalak ezartzen ari dira. Diotenez, sentimentalki garrantzizkoak diren objektuak ezik –eraztun eta lepokoak, erraterako–, mugako funtzionarioek sakelako telefonoak, erlojuak edota bideokontsolak bereganatzeko baimen legala izanen dute, errefuxiatuak hartzearen ondorioz herriek dituzten gastuen finantziazioari aurre egiteko. Nola eta nork erabakiko du ‘atxikimendu sentimentalarena’?

2016-03-02

2016 urte berriaren hasieran izandako gertakizun odoltsu eta latzek atari ilunena jarri diote zegoeneko ziurtasunik ezaz eta sufrimenduaz tindaturik zetorren urteari.

2015-12-21

Azken urteotan Toyota enpresari ibilgailuen salmenten munduko lidergoa kendu ondoren, Volkswagen enpresak etorkizun oparoa izanen zuela espero zen. Aldiz, ikerketa talde estatubatuar batek aurkitu duena inor gutxik susmatuko zuen, Volkswagen ibilgailu eredu batzuetan gehiegizko isurketak ezkutatzeko trikimailu informatikoa jartzearena, alegia.

2015-12-15

Azken asteotan erresuma zaharreko Hegoaldean gobernu foralaren bi proposamenek urak harrotu dituzte, oposizioaren demagogia eta informazioaren manipulazioa ezin ageriagoan erakutsiz. Alde batetik, zerga gehiagorik jasotzeko erreforma fiskalaren aurrean inolako proposamen zehatzik egin gabe hasi dira gobernuko proposamenaren aurka egiten, estatu espainoleko inguruko lurraldeetan baino ezarpen tasa altuagoa izanen delako argudio soila erabiliz.

2015-12-10

Dagoeneko, Siriatik lehenbiziko errefuxiatuak Hego Euskal Herrira iritsi dira. Oso gutxi eta nahiko berandu etortzen ari dira –oraingo erritmoan ehun urte barru iritsiko lirateke azkenak, arduradun baten kalkuluaren arabera–, Europako Batasunaren ekialdeko mugak hormez eta laban txikiz janzten ari diren bitartean.

2015-12-03

Estatistika makroekonomikoak keynesianismoarekin sortu ziren, egonkortasun ekonomikoaren aroa izan zena Mendebaldeko herri kapitalistentzat. Lan kontratu gehienak, publiko zein pribatuak, bizitza osorako ziren, langabezia tasa txikia zen bizkitartean. Salneurriak ez ziren gehiegi mugitzen, eta administrazio publikoa eragile ekonomiko indartsua zen, jarduera ekonomiko nagusietan aktiboki parte hartuz: osasun zerbitzu, hezkuntza, komunikazio, siderurgia, banka eta finantza, eraikuntza eta abarretan.

2015-11-16

Egia da pertsona guztientzako denbora ez dela uneoro abiadura berdinean igarotzen. Iruñean eta hainbat udaletan ‘aldaketarako’ hautagaitzak botereari heldu osteko une goxoak joanda, Barkos andreak zuzendu behar zuen gobernuaren osaketaren ingurukoak harridura puntu batekin ikusi genituen, Espainia zein Nafarroa Garaiko eskuinek sorrarazitako zalaparta mediatiko lotsagarritik urrun, baina.

2015-11-09

Brasilgo ekonomiaren mantsotzea, lehen, eta atzerakada, orain, oso albiste txarra da, inguruan dauden herrientzako bereziki. Hego Amerikako ‘lokomotora’ ekonomikoaren gabeziak azalarazten ari dira Olinpiar Jokoek eskatu dituzten ahalegin produktiboen kariaz. Pobrezia lekualdatuz saiatu omen dira afera konpontzen Rousseff presidentearen gobernu ezberdinak, desberdintasun ekonomiko-sozialak, ustelkeria politiko-ekonomikoa eta suntsiketa ekologikoak, bertzeak bertze, areagotzen eta nagusitzen ari diren aldi berean.

2015-10-27

Gerra da Siria, Libia, Afganistan edo Iraketik EBra etortzen ari diren pertsonak, iheslari eta errefuxiatuak, haien ohiko bizileku eta bizimoduetatik atera dituen zioa. Andaluziako itsasertzean eta Italiako hegoaldeko Lampedusa irlan duela urte gehiegi ezagutu izan ditugunak, orain, Austria, Alemania eta Hungariako mugetan gertatzen ari dira, hildakoak barne. Tragedia garratz horren aurrean, Europako Batasunaren izenean, inolako autokritikarik egin gabe, Merkel edo Rajoy bezalakoek erakutsitako jarrera paternalista eta ezin hipokritagoa, hauteskundeak datoz!, Hungariako gobernu eskuindarrak agerian utzi du.

2015-10-20

Udan zehar, munduko bigarren eta hirugarren potentzia ekonomikoetan, nazioarteko merkatu ezberdinen egoeraren inguruko ziurtasunik eza areagotuz joan da. Txinaren kasuan, Alderdi Komunistaren azken kongresuaren osteko erabaki estrategiko berrien ondoren, ingurumena, barneko kontsumoa eta kalitate, teknologia eta salneurri handiagoko esportazioak lehenesten ari dira, ustelkeria politiko ekonomikoaren aurkako borrokarekin batera. Zein izanen dira batez bertzeko kontsumitzaile txinatarraren aukera berriak? Nolako industri eta zerbitzu jarduerak garatzera doaz?

2015-07-29

Telebistaren aurrean oso denbora gutxi eman ohi badugu ere, azkenaldi honetan ordu txikietako zenbait bitxikeriek harritu gaituzte. Etxe –jauregiak ote?– dotoreak erakusten dituen saioa, erraterako. Ez genuen jaso etxeak saltzekoak ziren-edo, baina etxeen desjabetze aro honetan halako telezaborra ikusteak nolabaiteko mina eman zigun. Zer erran prostituzioa babesten duten establezimenduak aurkezten eta erakusten dituzten saioei buruz? Eta enkanteak negozio iturri gisa aurkezten dituztenak?

2015-07-17

Estrategia komertzialez dakitenak bankuak dira. Egun bateko albistea izan eta gero gehiagorik entzun ez badugu ere, esanahi eta ondorio sakonak dituen ekimen publiko-pribatu bati heldu nahi diogu: datorren ikasturtetik aurrera, boluntario aurkeztu omen diren berrehun baino aditu bankario gehiagok eskoletako haurrei ‘finantza eskolak’ emanen dizkiete, Rajoy jaunaren gobernuak bultzatutako programa berri baten barruan, inolako negoziaketarik izan gabe, noski, Wert ministroaren paregabeko harropuzkeria eredu. 

2015-07-08

Zaila da oraindik Estatu espainoleko zenbait Autonomia Erkidego eta tokiko erakundeetarako izan berriki diren hauteskundeen benetako ondorioak zehaztea. Erabateko gehiengorik gabeko egoeretan, politika demokratikoak helburu herrikoiak adosteko gaitasuna frogatu behar duelakoan gaude. Horretarako, ‘sukalde’ lan isil eta kementsua ezinbertzekoa da, ahalezko partaide politikoen aldeko umiltasun eta jendearekiko konpromiso garden eta tinkoaren laguntzaz.

2015-07-01

Draghi jaunak, Europako Banku Zentralaren lehendakariak, beldur eta ahalezko porrotez jakin badaki. Greziaren ekonomiaren arazoak era ulergaitz batean Eurogunearentzat hil ala biziko kontua bilakaturik –‘ulergaitz bezain susmagarri’ gehitu beharko genukeelakoan gaude–, aditu eta finantza-bitartekarien erranetara aritu behar du EBZk. AEBetako kasuan bezala, finantza-aktibo ugariren balioaren berehalako jaitsiera basatia ekidin nahi da, Greziaren ahalezko porrot ekonomiko-finantzarioak Atlantikoz bertzaldeko tasen igoeraren eragin berbera izan dezake eta.

2015-06-11

Joan den maiatzaren 22an, Janet Yellen-ek, AEBetako Erreserba Federalaren Sistemako Gobernadoreen Kontseiluko buruak, hitzaldi oso pedagogikoa egin zuen Providence (New Hampshire) hiriko Merkataritza Ganberan; bide batez, bere garaian hango Brown University-ko ikaslea izan zela gogoratu zuen. Funtsean, ekonomian ezer ez dela ziurra azaldu zuen, irakasle hoberenen umiltasun eta gardentasuna lagun. Horrela, FEDen zazpi kideek ez dakite ziur ongi egiten ari diren, baina, 2015. urtearen amaieran, interes tasa igotzera doaz, haien gehiengoaren ustean hazkunde ekonomikoa egonkorra izaten laguntzeko. Izan ere, AEBetan langabezia tasa biztanleria aktiboaren %5era hurbiltzen ari den honetan, 2016ko amaierarako hango lan merkatuaren egoerak inflazioa (ber)piztuko duelakoan daude, soldaten gaur egungo maila txikiegia eta estatistiken benetako esanahia gorabehera.

2015-05-27

Brusela edo Washington hirietako areto dotoreetatik urrun, oso urrun, Iruñeko Arrotxapeako auzoko batek bere buruaz bertze egin zuen, antza, arazo finantzarioek itota. Ez da lehen biktima izan. Antzeko kasuetan bezala, zuhurtziaz mintzatu behar dugu. Pertsona bakoitzaren barruan gerta daitekeenari antzematea ez da kontu erraza, are gutxiago berak ezin duenean hitz egin. Orduan, hurbilketa umila egitearekin konformatu beharko. Idatzi gabeko arau bat dago, zeinak bizi izateko etxebizitza bat erosi behar dela dioen. Europa aberatsean alogera aukera garrantzitsua den bitartean, Estatu espainolean jabetza da nagusi. Burbuila puztu baino lehenagoko egoeran, garestiak ziren etxebizitzak, eta hipoteka-maileguak emateko bankuek jartzen zituzten baldintzak nahikoa gogorrak ziren, garai haietako finantza legeak bezala. Ondorioz, asko eta asko pentsatu ondoren bizitza osorako etxebizitza bat erostea erabakitzen zuen familiak bazekien zertan ari zen sartzen. Langabezia eta dibortziorik gabeko jendarte horretan, inbertsio hori egiteko irizpideak argiak ziren. Burbuila garaietan, ostera, espekulazio mozkorraldiaren erdian, batez bertzeko langile familia irentsi zuen desaraututako merkatu berriak. Ikusten ari garen emaitza ikaragarriekin.

2015-05-18

Informazioa salgaia bilakatzen denean, eta hala gertatzen ari da, edozein hedabidetan, salbuespenak salbuespen, ia edozer ikusteko prest egon behar dugu. Bartzelonatik Düsseldorf hirira abiatutako hegazkinaren istripuarena, zorigaitzekoa izateaz gain, senide eta hurkoentzat bereziki, nardagarria izan da hedabide gehienetan emandako ‘informazioa’. Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren egoitzan izandako hilketen ondoren gertatutakoa txiki utzi du hegazkin-istripuaren inguruko zabor mediatikoak. Espainiar kate publiko batean «Los familiares están destrozados» testua agertzen ari zen bitartean, kate pribatu baten irudietan ‘kazetariak’ pertsona batzuen atzean korrika ari ziren, istripuan hildako baten senideak zirelakoan... Ikusleria –zentzu txarrenean– handienaren lasterketa eroan, denak balio omen du. Beharbada inkesta politikoetarako onak direlako hileta ospakizun eta dolu irudiak, Merkel, Rajoy eta Hollande jaun-andreak istripua gertatu zen lekura hurbildu ziren, bildu ziren kamera ugariren aurrean zorigaitzetik ikuskizunaren etekinak lotsagabeki ateratzen. Ez dira agertu, ez, egunoro munduan hiltzen diren 20 mila haurren etxeetatik, eta ez diete guraso eta senideei inolako laguntza psikologikorik eskaini, beharbada leku horietan kamerarik ez dago eta.

2015-05-07

Azken bi mendeetako nazioartean, eta nazio garaikideak ez zirenean jaio izan ere bai, ohikoak ziren erakunde edota botere politiko-erlijiosoen arteko itunak: gerrak amaitu edo ekiditekoak, defentsa edo gerrarako aliantzetakoak, merkataritza bideak, lurrezko zein itsasokoak, partitu edo kontrolatzekoak... Denboraren poderioz, itun militar-ekonomikoak ugaltzen hasi ziren bloke kapitalistaren eta sobietarraren arteko norgehiagokaren ingurumarian. Honela, erraterako, joan den mendeko Afrika edo Asian sortutako herri berrien –kolonia ohiak– independentzia prozesuetan, bi potentzia militar-ekonomikoen laguntzaz gerra zibilak piztu ondoren, baliabide naturalen inguruko negoziaketak eta arma salmentak loturik zeuden, neokolonialismo egoerari atea irekiz.

2015-02-25

Munduan zehar gauza asko aldatu da azken hilabeteotan... dena berdin egonarazteko ote? Amerikako Estatu Batuetan, legegintzaldiaren erdiko hauteskundeetako alderdi errepublikarraren garaipenak Obama lehendakariaren alderdi demokratari bi kameretan erabateko gehiengoa kendu dio, lame duck (ahate herrena, bere agintaldia amaitzen ari den eta hauteskundeak galdu dituen politikaria) izendapenaren esanahia bertze behin berretsiz. Paradoxalki, bere azkenaurreko urte politikorako asmo deigarriak aurkeztu berri ditu, zerga erreforma edo Kubarekiko ekimen ausartak, bertzeak bertze. Zailtasunen aurrean eroso aritzeko ohitura izan arren, ikustekoa da emaitza politiko zehatzak lortzeko behar diren indar eta trebetasun politikoak bilduko lituzketen, bai Obamak bai bere administrazioak, eskuin populistaren artean.