Asteartea, 2024ko urriak 08
Gora joan

Glokalia

Alba Garmendia Castaños
Alba Garmendia Castaños

Nirekin hamar bizilagun eta denera lau baserri zituen auzo batera jaio nintzen. Eskola Txiki batean hasi nintzen mundua ezagutzen. Eta beharbada horregatik dut gustukoago jende apal eta umila. Ttikitik idatziko dut hemen ere. Niretik baino gehiago, beste txiki-handi batzuen ahotsetik. Tartean, totalitario izateko joera hartu didan tesiak ihes egingo dit testuetara. Onartzen dut filosofiaz eta utopiaz ere arituko naizela; bidelagun atseginak dira, mundua eraldatzen jarraitzeko.

«Lana jada ez da eskubide bat... luxu moduko zerbait da». Xavier Antich filosofoak esaten dio hori Emili Manzano kazetariari. Kataluniako telebista publikoan ari dira, Amb filosofia saioan, lanari buruz (TV3en webgunean topa dezakezue ‘El treball’ izeneko kapitulua). Hainbat esparrutako adituei egindako elkarrizketetan oinarritzen da saioa, eta aukera erraza eta atsegina da, Marxek eta Engelsek lanari eskainitako hausnarketa mamitsuetatik aparte, lanaren filosofian murgiltzen hasteko.

Urtearen lehen herena pasatzerako, sumatzen genuen 2020ko hitzik esanguratsuenen artean egongo zela ‘distopia’. Zer den esateko eskatuz gero, lanak izango genituzke definitzen, baina loturaren bat ikusi genien pandemiari –edo, hobe: haren kudeaketari– eta distopiari.

Alienazioa: «pertsona edo gizatalde batek, arrazoi ekonomikoen, kulturalen edo politikoen eraginez, bere izaera edo nortasuna galtzea» (Euskaltzaindiaren Hiztegia). Besterentze sentsazio bat da, dena delakoa egiten ari garenean geure buruen jabe izango ez bagina bezala aritzea. Beste muturrean: gogobetetasuna, autoerrealizazioa, norbere barrua aditzera emanda asebetetzea. Bien arteko desberdintasun bat izan daiteke gizarte alienatua erraz irudika dezakegula eta zailago egiten zaigula gogobetetasuna lehenengo pertsona singularretik askatzea.

Amildegiaren efektua du gorputzak batzuetan: erakarri egiten du, eta aldaratu. Onintza Enbeitak Berria-ko Bira atalean esan zuen jada badakiguna: «balio estetiko soiletara kondenatu dugu eta zigortu egiten dugu [gorputza]. Ez zaigu gustatzen. [...] [B]eti badugu zerbait geure gorputzaren kontra» (2020-01-19). Imitaziozko urrez apaindutako kartzela, ordea, hori baino gehiago da eta esan gabe zenbat gauza adierazten dituen gogorarazten zigun; kasu gehiago egin beharko geniokeela. Baina urreak erakartzen gaitu, gorputz gordinek eta egiazkoek adina akaso, eta azken horiei hala ere uko.

Sormenetik du izena eta Tolosan egiten da, trantsizioko urtaroetan, Zerkausiaren azpian dagoen leku kurioso batean, ibai ertzean. Sormenak, euskarak zein kulturak zeharkatzen dituzten arituak eta adituak elkartzen dira bertan; eta aldian aldiko gonbidatuaren elkarrizketari ukitu berezia ematen diote hura osatzen duten poesia errezitaldiek, zuzeneko musikak edo dena delako sormen saioek.

Filosofia Fakultatean ostegunero Mintegi Irekia egiten da. Astero hizlari bat etortzen da filosofiaz edo filosofia inguratzen duen gairen bati buruz hitz egitera, eta astero biltzen da entzule taldetxo interesatua. Ohiko galde-erantzunen ondoren, solasaldiak fakultateko tabernan jarraitzen du, etxeko zenbaitekin batera gonbidatzen baitute hizlaria bazkari-legea egitera.

Kristobal Kolonek Amerika deskubritu zuen lehen bidaian egin zuen geldialdia Hispaniolan. Baten batek esango du Santa Maria itsasontzi ezaguna bertan lehorreratzeak aurresaten zuela jada zerbait Haiti izango zenaren historia ilunaz. Konkista, esklabotza, gaixotasun, gosete, tortura, pobrezia eta konta ezin ahala basakeria ezkutatzen dira bestela itxura paradisiakoa duen lekuan. Gauzak okertu egin ziren, nonbait, barbaroa kristautzeko asmo oneko misioan.

«Zein da zure tesia?», galdetu zidaten duela gutxi. Erantzunak erraza behar luke, horretan daramatzat behintzat bi urte, buru-belarri. Espero izatekoa ere bazen. Baina erantzun ezinik aurkitu nintzen, urduri, zehaztasun akademikorik eskatzen ez zidan lagunarteko giroan izanda ere.