Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan

Telepolis

Gorka Julio
 Gorka Julio

Ikastolan lehenik, EHUko informatika ingeniaritza fakultatean eta UOCen Software Libreko masterrean ikasia; gradu eta graduondoko irakasle ere banaiz. Orain, Talaios kooperatibako partaidea eta bertan bereziki web garapenaz, informazio analisiaz eta estrategia teknologikoen diseinuaz arduratzen naiz. Jendartea eta teknologia uztartzea da nire pasioa, horregatik aspalditik hainbat hedabidetan parte hartzen dut.

2016-11-14

Aurreko ziklo ekonomikoan IKT famatuei buruz hitz egiten egon bagara etengabe, aurrerantzean Industria 4.0, Gauzen Internet, Inteligentzia Artifiziala..., oro har automatizazio prozesuak ahalbidetuko dituzten teknologiez arituko gara gehiago.

2016-11-09

Errealaren eta birtualaren mugetan indarrak jarri nahi dituenik bada ere, zatiketa hori egitea gero eta zailagoa dela frogatzen dugu egunero. Mundu ustez birtualean egiten ditugun gauzek etengabeko eragina dute gugan, eta alderantziz. Errealitatea zer den, teknologiak nola eraldatzen duen argi ez, eta orain errealitate birtualarekin, areagotuarekin eta mistoarekin ere lehiatu beharko dugu.

2016-07-12

Beti gabiltza euskara bezalako hizkuntza gutxiagotuen eta IKTen eta oro har komunikazioaren harremanen inguruan bueltaka, baina errealitateak dio gauza asko egin daitezkeela eta horietakoren batzuk behintzat egiteko ordua dela.

2016-05-19

Interneteko sare sozialek zurrumurruen hedapenerako ingurune berria, bikaina eta globala direla badakigu. Arkaitz Zubiagak eta bere lan taldeak metodologia bat proposatu du publikatu berri duten ikerketa batean, hedatzeko dituzten mekanismoei buruz gehiago jakiteko.

2016-05-12

Egungo krisiak, kapitalismoaren historiako luzeenak eta sakonenak, eztabaida piztu du nazioartean, bizitza sozial eta ekonomikoko bi instituzio nagusien hondamendiari buruz. Bi instituzio nagusi horiek estatua eta merkatua dira. Krisi horren aurretik sistema ekonomikoa ez da inoiz hain unibertsalki zalantzan jarria izan.

2016-03-08

Neil Harbisson munduko lehen ziborga bezala kontsideratutako pertsona da. Erresuma Batuko nazionalitatea badu ere, Matarón (Katalunia) bizi da. Bera kontsideratzen da onartutako munduko lehen ziborga, buruan inplantatua duen antenarekin agiri ofizial bateko argazkian agertzea lortu zuenetik.

2016-03-02

Telebista ‘inteligente’ bat ez baduzu, tresna honek zure telebistari bigarren bizitza bat eskain diezaioke. Gero eta telebista gehiago dira Internetera konektatu eta bertako edukiak ikusteko aukera ematen dutenak. Aldiz, beste askok oraindik ez dute konexiorik; Chromecast bidez horixe da lor daitekeena.

2015-12-10

Gaitasun digitalak gure jendartean beharrezko bihurtu dira. Egunerokoan erabiltzen ditugu, sakelakoan ez bada, mahai gainean eta bestela tablet edo liburu elektronikoan. Konturatzen ez bagara ere, inguruan ditugu sentsore, kamara eta gailu askotarikoak. Gehiago ere izango ditugu, Gauzen Internet delakoak gailuak beren artean elkar lotuko baititu. Gaitasunik ba al dugu hori dena kudeatzeko?

2015-12-03

Europak sarearen neutraltasuna kolokan jartzen duen erabaki bat hartu du. Berez erabakia sarearen neutraltasuna ziurtatzeko pentsatua bazegoen ere, aurkeztutako emendakinak ez onartzeak kontrakoa ekar dezake. Aurkeztu den era ere deigarria izan da, 2017an roaming-aren –orain arteko herrialde arteko datu trafiko garestia– amaiera nabarmenduz.

2015-11-09

Bada sare sozialen azterketan, ez Interneteko sare sozialetan soilik, baizik eta pertsonen arteko harremanak definitzen dituzten sareetan, propietate berezi bat: asortatibitatea. Sare sozialetan agertzen da bereziki; sare teknologiko edota biologikoetan, aldiz, ez da ohikoa.

2015-10-27

Sakelakoek inoiz teknologia batek izan duen arrakastarik handiena lortu dute gure artean. Aurreko teknologia guztiak baino azkarrago eta hedatuago daude orain. Iparraldeko herrietan ez ezik, txirotutako herrialdeetan ere –Afrikan, kasu– mugikorren arrakasta izugarria da, ekonomia eta harreman eredu berriak sortzeraino.

2015-10-20

Interneteko zerbitzu handi askok bere negozio eredua publizitatean oinarritzen dute. Badakigun arren, publizitate mota horien barne informazio gutxi dugu orokorrean. Informazioa ez dago ezkutuan, baina publizitate hori erabili nahi dutenak dira normalean horri buruz dakiten bakarrak. Lerro hauetan, Google, Facebook eta Twitter zerbitzuen publizitate ereduen iragarkiak bideratzeko aukerak aztertuko ditugu.

2015-07-08

Kotxe elektrikoaren hedapena uste baino azkarrago gerta daiteke. Orain dela gutxi arte ezinezkoak ziruditen aldaketa asko bezala, kotxe elektrikoa ere gure jendartean dago jada. Hurrengo urteetan, aldiz, kotxe elektrikoak automatikoak izatera pasako dira.

Mundu mailan, kotxe elektrikoak edo hibridoak saltzen ari dira orain. Ez dira asko oraindik, baina gero eta zabalduagoa dago horien erabilera. Garraio publikoan, adibidez, ez dira gutxi beren garraio sistema ibilgailu elektrikoen bidez egiten dutenak.

2015-07-01

Ana eta Mia eufemismoekin ezagutzen dira sarean anorexia eta bulimia sustatzeko webguneak. Gaitz horiek dituzten neskak eta mutilak biltzen dituzten webguneak dira, eta horietan pisua gutxitzeko estrategiak, argudioak, gomendioak... ematen dira. Beren legalitatea jokoan dago, Espainia eta Frantzian errealitatea ezberdina delarik. Jende asko webgune horien aurka dago, gaixotasun horiek sustatzen laguntzen dutelako.

2015-06-11

Youtube 2005ean sortu zen, eta urte bat beranduago Googlek erosi zuen 1.650 milioi dolar ordainduta. Momentu horretan dirutza hori ordaintzea harrigarria izan zen askorentzat, baina perspektibarekin hartuta ondo asmatu zutela argi dago.

Youtubek gidatuta, Interneteko bideo kontsumoaren garrantzia oso handia da eta fenomeno berriak sortzen ari dira bere inguruan. Youtuber-ak, adibidez, plataforma horretan bideo kanal bat duten pertsonak dira. Askok harpidedun gutxi dituzten arren, beren intereseko gauzak publikatzen dituzte. Jarraitzaile kopuru handia dutenek, aldiz, publizitate bidezko diru sarrerak lortzeko aukera dute, lanbide bilakatzeraino.

2015-05-18

Sakelakoetan dugun teknologiak sentsoreez josi du gure bizitza. Ia konturatu gabe, egunero soinean ditugu pentsatzen ditugunak baino sentsore gehiago. Zein dira? Zer neurtzen dute? Zertarako balio digute? Bizitza aldatzen ari zaizkigun teknologia zati txiki hauek ulertu behar ditugu, gure osasunean ere eragina dutelako eta oraindik gehiago izango dutelako.

Sakelako telefono guztiek ez, baina berrienek sentsore asko dituzte bere baitan. Telefono hauek, normalean Android edo iOS sistema eragilearekin batera, sentsore horiek erabiltzen dituzten aplikazioak ere badakartzate. Batzuetan aplikazio berezituak izan ohi dira, sentsore horiek baliatzeko pentsatuak, baina beste askotan sentsore horiek emandako informazioa esperientzia hobetzeko erabil dezakete bakarrik.

2015-05-07

Jende gehiena ados dago teknologiak duen garrantziaz, baita hizkuntzen bizirauterako ere. Hori horrela izanik ere, gutxi dira hori sustatzeko hartzen diren erabakiak. Hartzen direnean ere, eragin murritzekoak dira edota itxiak, etorkizunari ateak ixten dizkiotenak.

Euskarak, etorkizuna izateko, teknologiaren eta hizkuntzen inguruan erabaki sendoak behar ditu. Sendoak bezala, baita irekiak ere, horrela bakarrik ziurtatuko baitu etorkizuna. Hiztun gutxiko hizkuntza batean, erabilera eta berrerabilera ez sustatzea hizkuntzaren etorkizuna zalantzan jartzea da. Hurrengo lerroetan, hiru ataletan banaturik, teknologia eta euskara uztatzen dituzten bederatzi proposamen labur.

2015-03-17

Zientzia-fikzioak askotan fantasiazko munduak, jendarte utopikoak, distopiak... bizitzeko aukera ematen digu, baina baita etorkizuna gaurtik pentsatzen hasteko aukera ere. Hemen, zientzia-fikzioan agertutako zenbait asmakizun interesgarri.

Panglos itzultzaile automatikoa Antoni Olivék idatzitako Qui vol el panglós? (Zeinek behar du panglosa?) eleberri laburretik ateratako asmakizuna da: hitz egindakoa jatorrizko hizkuntzatik hartu eta berehalakoan itzultzen du ahots tonu propioan. Aldi berean, emititzen den ahots originala ezkutatzen du, bi ahots ez emititzeko. Hartzaileak ere nahi duen hizkuntzan jaso dezake mezua. Itzulpena nahiko kalitate onekoa da, baina munduko 42 hizkuntzatan bakarrik da posible oraindik.

2015-03-06

Posta sareak sare zentralizatuen garaia ekarri zigun. Telegrafoak (eta ondoren telefonoak) XIX.-XX. mendeei forma eman diete. Internetek, aldiz, sare banatuen garaia ekarri du, eta mundua ere forma horretara egokitzen ari da. Sare banatuen ezaugarria hauxe da: puntu batetik bestera igarotzeko milaka bide izatea. Hau da, informazioa pasatzen utzi edo bideratu behar duen gune zentral bat edo batzuk egon beharrean, mila bidetatik irits daiteke informazioa.

Paradoxikoa bada ere, aldi berean komunikazio tresna ugari eta zuzenagoak ditugun garaian, jendarte eta erakunde gehienen artean urruntasun handia nabaritzen da oraindik. Aldiz, nolabaiteko irudipen orokorra da teknologiak, beste arlo batzuetan egin bezala, partaidetza sustatzeko politiketan nolabaiteko garrantzia izan behar duela, paper hori zein den argi eduki gabe oraindik.

2015-02-25

Nikola Tesla asmatzaile, ingeniari elektriko, ingeniari mekaniko, fisikari eta futurista izan zen. Korronte alternoaren asmatzailea izan zen, eta doako elektrizitatea guztiontzat izateko aukerarekin amesten zuen. Berak asmatutako korronte alternoko motorrak, adibidez, bigarren industria iraultzan murgildu gintuen.

Beste hainbat mito eta istorio harrigarriri ere lotzen zaio; irakurri, adibidez, 1908an Tunguskan (Siberia) gertatutako leherketa eta suntsipenari buruz. Doako elektrizitatearen ingurukoak ere gaizki-ulertu edo gehiegikeria moduan uler daitezke.

2014-12-03

Mozilla Firefox (http://mozilla.org/eu/firefox) nabigatzaileak 10 urte bete ditu. Hamarkada bat, web libre eta independente baten alde. Internet Explorer nabigatzailea nagusi zen garaian alternatiba moduan jaio zen nabigatzaileak gauzak beste era batera egin daitezkeela erakutsi du.

Bide oso berezia egin du. Mozilla Fundazioa sortu zen lehenengo. Momentu horretan, Netscape nabigatzailearen arduradunek, Internet Explorerren konpetentziaren aurrean, amore eman eta proiektua alboratu zuten. Alboratu baino, bere kodea ireki eta horrekin fundazio bat eratu zuten.

2014-11-25

Visa, Master Card eta American Express bezalako enpresak aspaldi ari dira mugikorreko ordainketak egiteko estrategiak ezarri nahian. Askok NFC Near Field Communication teknologian oinarrituz proposatu dituzte beraien soluzioak. Hau da, gure mugikorrak NFC sistema erabiliz gero, ordainketa lekuetara gerturatu eta zuzenean ordaintzeko aukera izango dugu.

2014-11-10

Hiri inteligenteak (smart cities) eta partekatze ekonomia (sharing economy), beste termino asko bezala, azkar txertatzen ari dira jendartean. Batzuetan erreflexiorako denborarik gabe ere, smart kaleak ditugu gure herrietan edota oporretan sharing zerbitzuak erabiltzen ditugu.

Smart cities terminoak, hirien arteko lehiakortasunari lotutakoak diren ezaugarriez gain (ekonomia, kudeaketa, mugikortasuna...), hiritarren bizitzarekin harremana duten beste batzuk ere barne hartzen ditu (ingurumena, jendartea, bizi-kalitatea...). Datu horien guztien erabilerarekin, hiri bat inteligenteagoa, ordenatuagoa, efizienteagoa, bizigarriagoa... bihurtzen omen da.

2014-10-15

Garuna inspirazio moduan hartuta sortutako txip arkitektura berria aurkeztu du IBMk. Orain arteko txipek Von Neumannen arkitektura izan dute oinarri; bada, hura gure garunaren diseinu biologikoan dago inspiratuta. Ideiaren garapenak izango duen arrakasta aurreikustea zaila bada ere, konputazio mota berri baten hastapena izan daiteke, txip kognitiboena.

Ikerketa prozesuan Cornell Tech-en laguntza izan dute, eta baita ere DARPA Defense Advanced Research Projects Agency agentziaren finantziazioa. Internet eta beste teknologia asko bezala, beraz, eremu militarretik abiatutako proiektua da hau.

2014-07-21

P2P fitxategi elkartrukea munduan gehien erabiltzen den elkartruke moduetako bat da. P2P elkartruke modua, azken finean bakoitzak bere gailuetan dituen baliabideei esker, gailuen arteko fitxategi elkartrukea da. Alegia, tartean ez dugu zerbitzaririk behar, fitxategiak ordenagailutik ordenagailura pasatzen direlako zuzenean.

2014-06-23

Chartbeat enpresako buruak eduki bat zabaltzen den aldien eta irakurketen arteko korrelaziorik ez dagoela esan zuen Twitter bidez. Chartbeat, denbora errealean estatistika eta datu azterketa egiten duen enpresa bat izanik, kontuan hartzeko iritzi bat da. Bere eskuetatik pasatzen diren datu kopuru handiak ezagututa, are gehiago.