Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 27
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Joseba Sarrionandia: 'Azurmendiren inguruko sei-zazpi ideia eta beste hainbeste galdera'

Joseba Sarrionandia idazleak Azurmendiren obraren ezagutza egin du, haren pentsamenduan giltzarri diren ideia batzuk aztertuz: askatasuna, krisia, normaltasuna, urritasunari dagokion elkarlana, komunikazioa eta derrigorrezko zintzotasun intelektuala.

Joseba Sarrionandia (Iurreta-Durango, 1958). Soziologia eta filologia ikasi zituen. Kartzelan egon zen 1980-1985 bitartean, eta exilioan dago geroztik. Habanan bizi da orain. Hainbat libururen egilea da: besteak beste, Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985), Marginalia (1988), Ez gara geure baitakoak (1989), Gartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995), Hitzen ondoeza (1997), Hau da ene ondasun guzia (1999), Lagun izoztua (2001), Kolosala izango da (2003), Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak (2008), Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako (2010), Moroak gara behelaino artean? (2010), Lapur banden etika ala politika? (2015), Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (2018), Airea ez da debalde (2019), Gauzak direna balira (2020).