Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Víctor Gómez Pin: 'Filosofia euskal hizkuntzan'

Víctor Gómez Pin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofiako katedradun emerituak Azurmendik Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Sailean izandako ibilbide eta garrantziari buruzko zenbait ohar egin ditu.

Víctor Gómez Pin (Bartzelona, 1944). Filosofia Sorbonako Unibertsitatean ikasi zuen, eta doktoregoa ordena aristotelikoari buruzko tesi batekin lortu zuen. Frantzian hainbat urtez irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Saileko lehen zuzendaria izan zen. Egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofiako katedradun emeritua da. International Ontology Congress-en sortzailea, 1993tik hamalau edizio antolatu dira Unescoren babespean. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da, eta EHUko honoris causa doktorea. Anagrama eta Espasa de Ensayo sariak eskuratu ditu, eta 2009an Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti erakundearen Nazioarteko Saria jaso zuen.