Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Agnès Cugno: 'Indarkeria eta identitate politikoa'

Agnès Cugno filosofian doktore eta Baionako René Cassin lizeoko irakasleak galdera hauxe mahaigaineratu du: identitate politiko bat definitu al daiteke ‘bestea’ ukatzen duen indarkeriarik –sinbolikoa, besterik ez bada– gabe? Azurmendiren Indarkeria eta balio berrien bilaketa saiakeratik abiatuta, badirudi identitatearen birdefinizioa posible dela: norbere buruaren interpretazio librea den heinean, posibilitate kultural eta politikoen matrize infinitua da.

Agnès Cugno (Paris, 1971). Goi Mailako Arauzko Eskolako filosofiako irakasle agregatua eta ikasle ohia da (Fontenay-St Cloud, 1992-1996). Filosofian doktorea da Paris IV Sorbonneko unibertsitatean, Makiavelori buruzko doktorego tesi batekin. Poitiersko unibertsitatean (1996-2001) eta Poitiers eta Bordeleko lizeoetan (2001-2011) irakasle aritu ondoren, ordutik Baionako René Cassin lizeoan irakasten du. Hainbat liburu argitaratu ditu: besteak beste, La matière et l’esprit (Ellipses, 2006), Apprendre à philosopher avec Machiavel (Ellipses, 2009) eta Focus sur le Prince de Machiavel (Ellipses, 2012). Hainbat itzulpen lan ere egin ditu, eta baita hainbat artikulu argitaratu ere (Études eta 'Jakin' aldizkarietan, besteak beste). 2005etik Biarritzeko Café philo-ren saioetan hartzen du parte.