Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Haritz Azurmendi Arrue: 'Azurmendiren ikertzaile baten bakeak eta gerrak'

Haritz Azurmendi Arrue filosofian lizentziadun eta gizarte zientzietan doktoreak belaunaldi berriko ikertzaile batek euskal pentsamendua ikertzerakoan bizi ditzakeen zenbait zalantza, egoera eta erronka azaldu ditu.

Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991). Filosofian lizentziaduna eta gizarte zientzietan doktorea da ‘Gizartea, Politika, Kultura’ doktorego programan, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Nazionalismo teoriak eta Joxe Azurmendiren obra aztertu ditu, bereziki Azurmendiren nazio ideiaren eta abertzaletasun kulturalaren artean dagoen lotura seinalatuz. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitateko Filosofia sailburua eta Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko jakintza arduraduna da, baita Joxe Azurmendi Katedraren bultzatzaileetako bat ere.