Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Antonio Casado da Rocha: 'Pentsamenduaren marruskadura: etika eta praktika komunitateak aroztegiko batzarrean'

Antonio Casado da Rocha UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzaile eta irakasleak, komunitatean oinarritutako etika baten bila, U teoria eta Azurmendiren hainbat testu alderatu ditu. Mugimendu kooperatibistari buruzko bere gogoetak direla medio, helburua da praktikaren bidez berrikuntza sistemikoak ulertu eta abian jartzea.

Antonio Casado da Rocha (Donostia, 1970). Master of Arts da National University of Ireland-en (Cork), eta Filosofian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzailea da, eta etika irakaslea. Bere ikerketa ildo nagusiak hauek dira: bioetika, gizarte berrikuntza, praktika komunitateak, zientzia kultura eta Henry David Thoreauren idazlanak. Bere obren artean daude, besteak beste: Thoreau (Acuarela, 2005), Bioética para legos (CSIC eta Plaza y Valdés, 2008) eta Una casa en Walden (Pepitas de calabaza, 2017). Hiru poema bilduma argitaratu ditu: Esku ezkerraz (Utriusque Vasconiae, 2011), Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae, 2014) eta Letraz letra (Booktegi, 2017).