Asteartea, 2024ko apirilak 16
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Jose Mari Larramendi Kaltzakorta: 'Arizmendiarrieta filosofo eta pentsalaria errebindikatuz'

Jose Mari Larramendi Kaltzakorta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen sortzaile eta lehendakariak Arizmendiarrietak bultzatutako proiektu sozio-enpresarialaren azpian dagoen pentsamendu filosofikoa azaldu du. Bertan, pertsonalismoaren eta pentsamendu hegeliarraren iturrietan kokatzen den kontzeptualizazio filosofikoa aztertu du.

Jose Mari Larramendi Kaltzakorta (Mutriku, 1944). Soziologia eta antropologian lizentziaduna da Paris X Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean hainbat lan eta ardura izan ditu: Debako Arte Eskolako zuzendaria (1971-1974), Egin egunkariko lehen langilea (1975-1978), Eroski kooperatiban hainbat lanpostu eta Idazkaritza Nagusiko zuzendaria (1979-2008), Euskadiko Kooperatiben Kontseiluko kidea, Mondragon korporazioko Batzorde Iraunkorreko kidea, AZTIko kontseilukidea, Bilboko Ganbarako kidea, ANGED banaketa enpresa handien Espainiako elkarteko kidea, Assosiation pour l’étude de la pensée de Simone Weil elkartearen kolaboratzailea, Elkano Fundazioaren kontseilu aholkulariko partaidea. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen eta ZarautzOn elkartearen sortzailea eta lehendakaria da gaurdaino.