Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Elena Martinez Rubio: 'Hizkera filosofikoa hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan'

Elena Martinez Rubio filosofian doktore, euskal filologian lizentziadun, hiztegigile eta idazleak hizkera filosofikoaren auzia aztertu du euskara bezalako hizkuntza gutxiagotu baten testuinguruan. Volksgeist - Herri gogoa liburuan Azurmendik jorratutako hizkuntzari buruzko tesien ildotik, Theodor W. Adorno eta Günther Andersen arteko eskutitzak aztertu ditu, non biek hari horretara elkarri kritika egiten dioten.

Elena Martinez Rubio (Bilbo, 1957). Filosofia, Soziologia eta Literatura ikasketak eginak ditu Erlangen-Nürberg eta Berlingo Unibertsitateetan. Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Saileko irakaslea izan zen (1983-1987), eta Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara irakaslea (2011-2012). Idazle, itzultzaile eta saiogilea da. Honakoak idatzi ditu, besteak beste: Un pensamiento a la intemperie. Interpretando a Hannah Arendt (Besatari, 1999), Euskara-alemana hiztegia (Elkar, 2006), Vivíamos a la vuelta de la esquina (Pasaia Hiria olerki saria, 2010) eta Bidaia filosofikoak (Utriusque Vasconiae, 2015; Euskadi Sarietan finalista) eta Sigi-sagako gogoetak (Booktegi, 2020). Berria eta Gara-ko kolaboratzailea da. Liburuen editorea da filosofia eta literaturaren arloan.