Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Miren Azkarate Villar: 'Azurmendi: euskara batuaren bilbe eta irazki'

Miren Azkarate Villar UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakasle eta euskaltzain osoak Azurmendik euskararen batasunari pauso bakoitzean egindako ekarpena aztertu du: eredua hautatzean, kodifikazioan, inplementazioan eta elaborazioan.

Miren Azkarate Villar (Donostia, 1955). Filologia Erromanikoan lizentziaduna eta Euskal Filologian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da (1978-1988), eta EHUko irakaslea da 1988tik gaur arte. Euskal Filologiako katedraduna da. Euskaltzain osoa da 1992az geroztik. Euskal morfologia, lexikologia, sintaxia eta euskararen estandarizazioa izan ditu ikerketa lerro nagusiak. Gai horiek landu ditu nagusiki emandako ikastaroetan, ikerketa-proiektuetan, nazioarteko kongresuetan eta baita etxeko eta nazioarteko aldizkari eta liburuetan ere. EGLU liburuki gehienetan parte hartu du, bai eta Hitz-Elkarketa/3 eta Hitz-Elkarketa/2 liburukietan ere. Hizkuntza Politika eta Plangintzaren gaineko ardurak ere izan ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu (2001-2009) eta Donostiako Udaleko zinegotzi (2015-2019) zela.