Ostirala, 2024ko apirilak 26
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Pako Sudupe Elorza: 'Etorkizun lantsua euskal historia pobrearentzat'

Pako Sudupe Elorza idazleak Azurmendik gure historia linguistiko-kulturala eta politiko-soziala espainiarrekiko harremanean nola ikusi duen aztertu du gaingiroki; espainiarrek nola ikusi duten berena, eta, halaber, Euskal Herriaren etorkizunerako proposamenen zirriborroa.

Pako Sudupe Elorza (Azkoitia, 1959). Euskal ikasketetan doktorea da. Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean aritua, gaur egun administrazioan ari da lanean, euskararen normalizazioan. XX. mendeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadakoa, eta autoreak honako hauek: Nemesio Etxaniz, Andima Ibinagabeitia, Piarres Lafitte, Etienne Salaberry, Eusebio Osa, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Telesforo Monzon. Argitalpenen artean: Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia (BBK, 1996; Euskaltzaindiaren Mikel Zarate Saria).