Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua

Euskal pentsamenduaren ur‐jauzia
Joxe Azurmendi Kongresua

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia

Hitzaldi orokorrak

Andoni Olariaga Azkarate: 'Nola pentsatu etika orain eta hemen? Zentzu komuna, etika formala eta giza eskubideak'

Andoni Olariaga Azkarate filosofian doktoreak galdera honi erantzun dio: nola pentsatu etika, gaur eta hemen? Auzi praktiko baten aurrean gaudela, teorikoa baino, defendatu du.

Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, 1984). Filosofian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Iratzar Fundazioan egiten du lan. ‘Euskal Herriko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan’ graduondokoaren sustatzaileetako bat da. Argitalpen hauek ditu, besteak beste: Modernitatearen auziaz (Jakin, 2009; Jon Jimenezekin batera), Independentzia helburu (Txalaparta, 2015; Jule Goikoetxea, Imanol Galfarsoro eta Unai Apaolazarekin batera), Erlatibismoaren egiak. Konstruktibismoa, egia-ostea, postmodernismoa eta beste mamu batzuk (UEU, 2019) eta Euskal matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak (Txalaparta, 2020). Jakin Taldeko kidea da.