Asteartea, 2024ko apirilak 30
Gora joan
Menua
2020-03-13

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981) pentsalari eta EHUko irakaslearen gogoetak jasotzeko elkarrizketa sakona egin dio Daniel Escribano soziologoak. Estatuaz, feminismoaz, klaseaz, subiranotasunaz, demokraziaz, patriarkatuaz, pribatizazioaz, nazioaz... jardun dute. Elkarrizketa osorik duzu irakurgai albistean, sartu.

Telesailak: kultur kolonizazioa etxeko egongelatik

Euskaraz sarerako eta plataformetarako edukiak sortzearen premiez audio erreportajea osatu du Jakinguneak

2020-03-01

Netflix, HBO, Apple TV... telesailen plataforma handiak gure etxeko egongeletara sartu dira, eguneroko kultur kontsumoa bere egin arte. Hala dio Libe Mimenza Castillo Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak Jakinen 235. zenbakian. Eta kontsumo iraulketa horrek ondorio zuzenak ditu. «Kolonizazio kultural erabatekoan gaude, sarri kontzientzia eduki gabe zer eraikitzen ari garen gure kultur kontsumoarekin». Arrisku horien inguruan aritu da irratirako egindako erreportajean, Pikuak websaileko Maddi Castro Elosegi zuzendariaren hitzekin batera. Entzun!

Jakin 236: Amuriza Amurizari begira

Idazleen konpromisoez eta autonomiaz aritu da Miren Rubio kazetaria, bestetik, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Urbierekin

2020-02-24

Xabier Amuriza idazle, bertsolari eta ekintzailearen bizipenak jaso ditu Jakinen 236. zenbakiko Historia bizia sailak. Modu oso berezian, gainera, Miren Amuriza alaba eta sortzaileak egin baitio elkarrizketa. Bestetik, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleak elkarrizketatu ditu Miren Rubio Iturria kazetariak idazleen konpromisoez eta autonomiaz jarduteko.

«Bertsolari neutroaren definizioa ez da hainbeste aldatu azken 30 urteotan»

Bertsolaritzaren erronkei buruz idatzi du Jakinen Beñat Gaztelumendi bertsolariak

2020-01-22

Bertsolaritzaren korapiloen muinera jo du Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolari eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kideak  Jakinen 235. zenbakirako egin duen analisian. Bertsolaritzak baduelako oraindik estutzen duen oztoporik, dioenez:  «Sentsazioa da oraindik bertsolari neutroaren definizioa ez dela hainbeste aldatu azkeneko 30 urte hauetan: gizpuzkoarra da, txuria, gizona, adin tarte batekoa, eta euskalki konkretu batean ari dena».

20 idazle eta artista kulturak eman duenari begira

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu Ruizek bere ibilbideaz hausnartu du kulturari eskainitako Jakinen zenbaki berezian.

2020-01-13

Berri Txarrak taldearen agurra izan da 2019ko kultur mugarrietako bat. Horregatik, Gorka Urbizu Ruiz taldeko musikariaren gogoetak jaso nahi izan ditu Jakinek urteak kultur esparruan eman duena aztertzeko osatu duen 235. zenbaki berezian. Guztira, baina, 20 begirada jasotzen ditu aldizkariak: Beñat Gaztelumendi Arandia, Peru Iparragirre, Eneritz Artetxe Aranaz, Alberto Barandiaran Amillano, Miren Rubio Iturria, Josevisky, Aiora Sampedro Alegria, Antton Olariaga, Leire Palacios Egiguren, Xabier Gantzarain Etxaniz, Txakur Gorria, Maialen Goñi Balentziaga, Libe Mimenza Castillo, Diego Pallés, Eider Eibar Zugazabeitia, Arrate Rodriguez Martin, Loinaz Lekuona Izagirre eta Nerea Unanue Otxoantezanarenak.

Joxe Azurmendiren lan guztiak sarean berariazko bilatzailearekin

Joxe Azurmendiren idazlanak digitalki kontsultatu eta bilatu litezeke Jakinen 'Euskal pentsamendua' atalean

2019-12-16

Joxe Azurmendiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du eskura Jakinek berariazko gaitegiarekin osatutako bilatzailearekin. Hori dela eta, haren testuak hitz gakoen bidez nahiz gaien eta argitalpenen arabera bilatu litezke. Inoiz baino erosoago, alegia.