Ostirala, 2024ko maiatzak 17
Gora joan
Menua

Jakin 226: Zenbat gara? Kultur kontsumoaren mugak eta aukerak

Josu Amezaga, Gorka Arrese, Arantxa Iturbe, Olatz Osa eta Joxemari Sorsek hausnartu dute kultur kontsumoaz. Liburugintzaz, aldiz, Joan Mari Torrealdaik.

2018-06-26

Euskal kultur kontsumoaz Elkar Fundazioak Siadeco Ikerketa Elkarteak ateratako argazkia begirada zorrotzez behatu dute Josu Amezaga, Gorka Arrese, Arantxa Iturbe, Olatz Osa eta Joxemari Sorsek Jakinen 226. zenbakian. Datuetatik haratago jotzeko. Beste hainbeste egin du Joan Mari Torrealdaik 2016ko liburu ekoizpenaren ikerketarekin.

Jakin Jardunaldia: '68/18 Utopia. Iruditeria berrien bila'

Egun utopia zer den eta non kokatzen dugun aztertuko du jardunaldiak bederatzi aditu eta ariturekin.

2018-05-28

Mende erdi pasa da 68ko Maiatzetik. Aukera aparta da egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketei erreparatzeko. Bederatzi aditu eta aritu bilduko ditu horretarako 'Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila' Jakin Jardunaldiak. Jarraitu zuzenean Berriarekin.

Euskal kultur kontsumoa, datuetatik harago

Euskal kulturaren kontsumoaz jarduteko Arantxa Iturbe, Gorka Arrese, Joxan Muñoz, Olatz Osa eta Josu Amezaga elkartu ditu 'Zenbat gara? Nondik jo?' jardunaldiak.

2018-05-22

Euskal kulturaren kontsumoaz jarduteko Arantxa Iturbe, Gorka Arrese, Joxan Muñoz, Olatz Osa eta Josu Amezaga elkartu ditu 'Zenbat gara? Nondik jo?' jardunaldiak. Guztien iritziak jasoko ditu hurrengo Jakin aldizkariaren zenbakiak.

Alardeen korapiloa

Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta kazetariek idatzi dute saiakera

2018-05-17

Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Galdera horri erantzuteko asmoz 80 lagunetik gora elkarrizketatu dituzte Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta Berria-ko kazetariek Aleka bildumako Alardeak, ukatutako plazara saiakerarako. Denetarikoak: aldarriaren sustatzaileak, parte hartzaileak, arduradun politikoak, gaia ikertu duten antropologoak… Alarde parekideek sortu duten gizarte hausturan sakondu dute horrela, sorburura joz, bide judizialari erreparatuz, bizipenak jasoz, erakunde eta alderdien jokabideei begiratuz. Guztia galdera honi erantzuteko: hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka?

Berria, Elkar eta Jakinen elkarlanari esker osatutako bilduma da Aleka. Seigarren zenbakia du alardeen gatazkaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi duen saiakera.  

Judith Butler eta identitate subertsiboak

Ana Isabel Moralesek ekarri du euskarara 'Genero nahasmendua' saiakera mugarria Eskafandra bildumarako

2018-05-08

Judith Butler filosofo estatubatuarraren 'Genero nahasmendua' saiakera euskaratu du Ana Isabel Morales itzultzaileak Eskafandrarako. Liburu mugarria da, postfeminismoaren eta Queer teorien oinarria. Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategorizazioez hausnartzen du gibelean dauden botere harremanak aztertzeko. Nagore Legarreta argazkilariak ipini dio azala.

Euskara batuak 50 urte: noranahiko izateko erronka

30 lagunen iritzia jasotzen ditu monografikoak

2018-05-06

Euskara batuaren ekarpen eta erronken inguruan monografikoa osatu du Jakinek, Arantzazuko Biltzarraren 50. urteurrenaren atarian. Horretarako, 30 iritzi eta ikuspegi jaso ditu: Joxe Azurmendi, Joan Mari TorrealdaiIrene Arrarats, Pruden Gartzia, Ander Lipus, Miren Amuriza, Iñaki Goirizelaia, Harkaitz Cano, Sagrario Aleman, Igor Elortza, Gorka BereziartuaXabier Euzkitze... eta beste hainbeste.