Astelehena, 2020ko abuztuak 10
Gora joan

Telesailak, kolonizatuta gaude?

2020-02-25

Netflix, HBO, Apple TV... moduko telesailen plataforma handiak gure etxeko egongeletara sartu dira, eguneroko kultur kontsumoa ia monopolizatu arte. Horrek dakarren kultur kolonizazioaz eta arriskuez ohartarazi du Libe Mimenza Castillo  Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak Jakinen 235. zenbakian idatzitako artikuluan, eta han aipatutakoak ahozkora ekarri ditu Miren Rubio Iturria kazetariak irratirako egindako erreportaje honetan. Dena ez da arriskua, dena den. Euskaraz sarerako propio prestatutako telesailak ere ekoizten hasi dira Euskal Herrian. Pikuak websaila da horietako bat, esaterako, eta Maddi Castro Elosegi zuzendariaren esperientzia ere jaso du. Entzun!