Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan
Menua

Papereko banaketa etenda, Jakin digitalki erosi daiteke

Koronabirusaren osasun krisiari aurre egiteko papereko banaketa etetea erabaki du Jakinek

2020-04-05

Bizi dugun egoera bereziaren aurrean banatzaileen osasuna bermatzeko, aldizkari eta liburuen paperezko edizioen banaketa etetea erabaki du Jakinek. Ondorioz, Jakineko aldizkaria digitalki soilik egongo da salgai, osorik nahiz artikuluka. Bestetik, gogoratu Jakinek eduki berriak sortzen jarraitzen duela, ikus-entzunezko ataletan topatuko dituzuenak.

Periferiako euskal hiztunen erdiguneaz

Jaime Altuna Ramirez antropologoaren euskal hiztunen inguruko gogoetak audio erreportajean

2020-03-22

Euskal hiztun komunitatearen erdiguneak eta ardatzak labankorrak dira. Hala dio Jaime Altuna Ramirez antropologoak eta Jakin aldizkariko kolaboratzaileak. “Euskal hiztunok une batean periferian kokatuko gaitezke eta beste batean ardatza izan. Tuteran, esaterako, zaila izango da euskararen ardatza izatea. Askoz errazagoa da Errezilen bizi bazara. Baina hori ere erlatiboa da: izan ere, euskaraz bizi nahi dugunok zein puntutaraino gara nonbait ardatza? Hemen zentroa izateko gehienetan beste hizkuntza batzuk behar baitituzu”. Entzun bere gogoetan irratirako erreportajean.

Etxetik pentsamendua eragiten

Koronabirusaren ondorioz etxetik jardungo du Jakinek lantaldeak

2020-03-17

Erantzukizunez elkar zaintzeko tenorea denez, Jakineko lantaldeak etxetik jardungo du datozen asteotan koronabirusaren ondorioz. Badu abaitaila bat, ordea: pentsamenduaren plaza dela Jakin, eta zuek zaudeten tokian lekutzen dela. Zuek zaretelako gure oinarri eta ardatza.

Hori dela eta, etxeko egonaldian buruak ibilian jarrai dezan, hainbat eduki dituzue eskura atari honetan: audioak, bideo laburrak, mahai-inguruak, hitzaldiak, blogak, doan deskargatu litezkeen aldizkariak, Txillardegi eta Joxe Azurmendiren lan guztiak... Arakatu Jakinen sareko ataria, elkarrekin hausnartzen jarrai dezagun, elkar zainduz.

Bestetik, edozein iradokizun edo galdera egin nahi izaterako, ohiko bideak izanen dituzu zabalik. Idatzi jakin@jakin.eus atarira.

2020-03-13

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981) pentsalari eta EHUko irakaslearen gogoetak jasotzeko elkarrizketa sakona egin dio Daniel Escribano soziologoak. Estatuaz, feminismoaz, klaseaz, subiranotasunaz, demokraziaz, patriarkatuaz, pribatizazioaz, nazioaz... jardun dute. Elkarrizketa osorik duzu irakurgai albistean, sartu.

Telesailak: kultur kolonizazioa etxeko egongelatik

Euskaraz sarerako eta plataformetarako edukiak sortzearen premiez audio erreportajea osatu du Jakinguneak

2020-03-01

Netflix, HBO, Apple TV... telesailen plataforma handiak gure etxeko egongeletara sartu dira, eguneroko kultur kontsumoa bere egin arte. Hala dio Libe Mimenza Castillo Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak Jakinen 235. zenbakian. Eta kontsumo iraulketa horrek ondorio zuzenak ditu. «Kolonizazio kultural erabatekoan gaude, sarri kontzientzia eduki gabe zer eraikitzen ari garen gure kultur kontsumoarekin». Arrisku horien inguruan aritu da irratirako egindako erreportajean, Pikuak websaileko Maddi Castro Elosegi zuzendariaren hitzekin batera. Entzun!

Jakin 236: Amuriza Amurizari begira

Idazleen konpromisoez eta autonomiaz aritu da Miren Rubio kazetaria, bestetik, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Urbierekin

2020-02-24

Xabier Amuriza idazle, bertsolari eta ekintzailearen bizipenak jaso ditu Jakinen 236. zenbakiko Historia bizia sailak. Modu oso berezian, gainera, Miren Amuriza alaba eta sortzaileak egin baitio elkarrizketa. Bestetik, Harkaitz Cano, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleak elkarrizketatu ditu Miren Rubio Iturria kazetariak idazleen konpromisoez eta autonomiaz jarduteko.