Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan
Menua

'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiko hitzaldiak ikusgai

Uztailaren 16an egin dugu Usurbilen Jakin Jardunaldia zazpi aditu eta ariturekin

2020-07-16

Norbere ertzetik, COVID-19ak agerian utzi dituen gure gizartearen gaitzak eta ondorioak aztertu dituzte zazpi aditu eta arituk 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldian, guztia ate joka dugun etorkizunari nola heldu pentsatzeko. Ikusi hitzaldiak, heldu gogoetari.

JARRAITU ZUZENEAN: 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' aztergai bederatzi hizlarirekin

COVID-19 gaitzaren ostean etorkizuna irudikatzeko ditugun usteak eta tresnak aztertuko ditu aurtengo Jakin Jardunaldiak ostegunean Usurbilen

2020-07-13

Badugu zer aztertu, zer ikasi, zer aldatu. COVID-19ak agerian utzi ditu gure gizartearen gaitzak, eta horiei erreparatuko die Pandemiak, distopiak eta mundu berriak Jakin Jardunaldiak, etorkizunera begirako hausnarketan. Usurbilen elkartuko gara 50 lagun uztailaren 16an, eta beste hainbat izango dira online saioa jarraitzen.

Pentsioen geroa aztergai Aleka bildumaren liburu berrian

Jon Fernandez 'Berria'-ko kazetariak idatzi du 'Pentsioen geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak' saiakera

2020-06-25

Pentsioen eta sistema publikoaren krisiaren erroetara jo du Jon Fernandez Berria-ko kazetariak Aleka bildumako Pentsioen geroa. Eztabaida sozial baterako gakoak saiakeran.

Joxe Azurmendiren pentsamendua iturburu hartuta Jakin zenbaki monografikoa eta sareko gunea

Iazko Joxe Azurmendiri eskainitako kongresuko hitzaldiak jaso ditu Jakinek aldizkariarekin eta sarean

2020-06-19

2019ko abenduan egin genuen Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren erauntsitik dator Jakinen 237-238. zenbaki bikoitza zein sareko gune berezia. UPV/EHUko Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra proiektuak eta Jakinek antolatuta, 50 bat hizlarik jardun zuten gogoetan Azurmendiren ekarpenaz eta euskal pentsamenduaz. Han esandakoak jaso nahi izan ditu Jakinek, bai paperean aldizkari monografikoarekin, eta baita sarean ere hitzaldien bideoei eta artikuluei eskainitako webguneko atal bereiziarekin.

Online modalitatea izango du 'Pamdemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldiak

Jardunaldiari segida emateko beste lau urterako hitzarmena sinatu dute UEUk, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak

2020-06-17

Segurtasun neurriengatik urri geratu dira aurten uztailaren 16an Usurbilen egingo dugun Jakin Jardunaldian parte hartzeko lekuak. Hori dela eta, online modalitatea ere eskaintzea adostu dute hiru erakunde antolatzaileek: Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak.

Ekai Txapartegi Zumetaren erremintak

Zientzia objektiboaren beharraz gogoeta egin du Ekai Txapartegi Zumetak Jakinen Erreminta kaxarako

2020-06-12

COVID-19 gaitzaren pandemiak ekarri digun normaltasun distopikoari aurre egiteko lanabesak biltzen dabil Jakin. Zer eta zergatik gertatu den, eta zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Horien artean duzu Ekai Txapartegi Zumeta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslearen gogoeta ikus-entzunezkoan jasota.