Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia maiatzaren 28an, Azpeitian
Jakin Fundazioak eta Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak lankidetzan antolatua
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/Captura de pantalla 2021-05-07 a las 13.50.05.png&width=600)
Azpeitiko Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Jakin Fundazioak kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia antolatu dute maiatzaren 28rako. Sanagustinen izango da, 9:30etik aurrera, eta hilaren 20ra arte eman ahal izango da izena. Euskal Herriko hainbat elkarte eta dinamika apuntatu dira dagoeneko. Zehazki, Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola izango du izena jardunaldiak.