Astelehena, 2018ko urriak 22
Gora joan

Joan Mari Torrealdai: "Belaunaldi berriei dagokie eskuratu dieguna osatu, hobetu eta hurrengoei transmititzea"

Jakinek eta euskara batuak elkarrekin egin dute bidea aldizkariaren sorreratik bertatik, arauak bere egin zituen lehen aldizkaria izan baitzen. Konpromiso horri eutsi eta euskara batuaren zabalkundea sustatzen jardun du geroztik Jakinek. Horregatik, euskara batuaren 50. urteurrenean ere, bat hartuta izan dira: Joan Mari Torrealdai euskaltzain eta Jakin Fundazioko lehendakariak irakurri zuen Arantzazun Euskaltzaindiaren euskara batuaren adierazpena, akademiaren XVII. Biltzarraren amaierako ekitaldian.

Bideoaren egilea: Euskaltzaindia