Osteguna, 2024ko maiatzak 02
Gora joan
Menua

Txillardegi unibertsitatera itzuli da

Txillardegiren hizkuntzaren filosofiaz eta nazio auziaz egindako solasaldiak daude entzungai

2019-06-20

Txillardegiren pentsamendua ezagutzera emateko EHUko fakultateetan antolatutako mahai-inguruetako batzuk daude ikusgai. Nazio auziaz eta hizkuntzaren filosofiaz osatutakoak, zehazki.

2019-06-03

UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek elkarlanean antolatutako Bilboko 'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroa jaso du ikus-entzunezkoan BerriaTB-k. Ikusgai daude euskararen eta feminismoaren elkargune eta harremanez eskainitako hitzaldi guztiak, HEMEN.

Euskal Herria nola irudikatu dugun aztertzeko

Irailaren 2ra arte aurkeztu ahal izanen dira Martin Ugalde Beka lortzeko proiektuak

2019-05-24

2020ko Martin Ugalde Bekan aurkezteko epea zabalik da. Euskal hedabideetan Euskal Herria nola irudikatu eta izendatu den izango da edizio honetako ikergaia. Proiektu irabazleak 8.000 euroko diru-saria jasoko du eta ikerketaren emaitza ikus-entzunezkoan nahiz idatziz aurkeztu ahal izanen da.

'Erradikalak ginen' ikuskizunaren estreinaldia

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak osatu dute ikuskizuna

2019-05-23

Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna estreinatuko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak maiatzaren 27an, Bilboko Kafe Antzokian. ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa’ ikastaroari amaiera emateko baliatuko dute emanaldia, eta doakoa izango da.

'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiko lekuak beteta

Mari Luz Esteban, Lorea Agirre, Oihane Ruiz, Leire Milikua, Jone Arrazola Maiztegi, Nora Salbotx, Ula Iruretagoiena eta Jone Minerrek hartuko dute parte, besteak beste.

2019-05-15

Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertuko du aurtengo Jakin Jardunaldiak antropologo, arkitekto eta hezkuntza arloko adituekin. Usurbilen egingo da uztailaren 11n eta 12an. 60 lagunekin, jardunaldiko lekuak bete dira.

Jakin 231: Bertsoari neurria hartzen

Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin

2019-05-12

Bertsozale Elkarteak eta EHUko Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdi soziologoek burututako ikerketa soziologikoa abiapuntu hartuta, bertsoari neurria hartu nahi izan dio Jakinek monografikoarekin. Harkaitz Zubirik berak laburbildu ditu ikerketako datuak eta bertsolaritza gizarte mugimendu bezala definitzearen arrazoiak. Jone M. Hernández García antropologoari ikerketako generoaren atalari begiratzeko eskatu diogu. Eta, azkenik, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak gonbidatu ditugu norbere esperientzatik jarduteko, Miren Rubio Iturria kazetariak gidatutako mahai-inguru sakonean.