Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua
2020-05-25

COVID-19 gaitzaren pandemiak ekarri digun normaltasun distopikoari aurre egiteko lanabesak biltzen hasi gara hainbat pentsalariri euren gogoetak eskatuz. Horien artean duzu Aitor Zuberogoitia Espilla Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslearena, bideo zein testu bihurtuta. Hona Jakinen Erreminta kaxa.

2020-05-25

COVID-19 gaitzaren pandemiak ekarri digun normaltasun distopikoari aurre egiteko lanabesak biltzen dabil Jakin. Zer eta zergatik gertatu den, eta zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Horien artean duzu Jule Goikoetxea Mentxaka UPV/EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslearen gogoeta.

Itxaron zerrenda zabalik 'Birusak, distopiak eta mundu berriak' jardunaldirako

Etokizunera begira, COVID-19ak utzitako lezioen ondorengoa hausnartuko du Jakin Jardunaldiak

2020-05-24

Aurten COVID-19aren ondorioz lekukak mugatuak izaki, agortu dira Birusak, distopiak eta mundu berriak Jakin Jardunaldikoak. Hala ere, itxaron zerrenda erabaki dugu, hemen. Guztira zortzi aditu eta aritu elkartuko ditugu Usurbilen 2020ko uztailaren 16an: Mario Zubiaga, Joseba Azkarraga, Arantza Etxeberria, Teresa Larruzea, Irati Zubia, Lorea Agirre, Aizpea Otaegi eta Agurtzane Solaberrieta.

2020-04-27

Roldan Jimeno (Iruñea, 1973) historialari eta legelaria da. Jardunbide oparoa du Euskal Herriko historiari eta kulturari buruzko ikerkuntzan, eta hainbat libururen egilea da. Amnistías, perdones y justicia transicional. El pacto de silencio español [Amnistiak, barkamenak eta justizia trantsizionala. Isiltasunerako Espainiako ituna] (Pamiela, 2018) bere azken liburuan, honako hau du ikergai: 1977ko urriaren 15eko Amnistiari buruzko Legea, Espainiako gaurko erregimenaren zutabea dena, eta hura oinarri Espainiako botere zentralek egindako oroimen politikak, nazioarteko zuzenbidearen eta oroimen demokratikorako politiken ikuspegia galdu gabe. Horri guztiari buruz solastatu ginen Jimenorekin irailaren hasieran.

Hiperindibidualismoaren garaian

Iñigo Martinez filosofoak indibidualismoaren gaitzez hitzaldia eskaini zuen Joxe Azurmendi Kongresuan

2020-04-26

Indibidualismoa gure gizartearen ardatza dela gogorarazi zuen Iñigo Martinez filosofoak Joxe Azurmendiri eskainitako kongresuan, besteekin ditugun harremanak norberarengan duten eragina ahaztuta. “Indibidualismoaren ideologia nagusi dela entzuten dugu”, oroitarazi zuen eskainitako hitzaldian. “Lipovetsky pentsalariak dioenez, gure buruaren inguruko kezkak dira orain nagusi: norberaren egoera ekonomikoa, osasuna, oporren zain egotea, gorputza zaintzea...”. Horregatik, indibidualismoa gainditu eta hiperindibidualismoaren garaia ere badela ziurtatu zuen Martinezek, kezka kolektiboak edo politikoak baztertu eta muturretara jotzen ari garelako.

Izan ere, 'hiper' marka gure bizimoduan eta izaeran erabat txertatuta dagoela dio Martinezek. “Gehiegikeriaren logika bizitzaren esparru guztietara aplikatzen dugu”. Eta ondorioz, halakoak ere dira egungo gaitzak eta praktikak: neurrigabekoak. Esaterako, kirol gehiegi egitea, apustuekiko menpekotasuna, janariarekikoa... Zoriontasuna bera ere parametro horietan neurtzen dugu, zenbakietara errenditu eta gero konparatu ahal izateko. Lehia bera ere hiperindibidualismo horren emaitza baita, dioenez.

Hitzaldiaren laburpena duzu entzungai, Miren Rubio kazetariak Euskadi Irratiko Jakingunea espaziorako egin duen erreportajean. Entzun

Kultur jardunaren sendabiderako zenbait artikulu

Kultur esparruaren erronkei buruz hausnar egiteko zenbait artikulu librean jarri ditu Jakinek

2020-04-12

Osasun krisiak bete-betean harrapatu du kultur jarduna, eta lehendik zetozen arazo eta baldintzak ez dira ezdeusean geratu, alderantziz baizik. Hori dela eta, aurrera egiteko edo, nahi bada, itxialditik osasuntsuago ateratzeko, azken urteotako kultur analisiak plazaratu ditu Jakinek, guztiak librean deskargatzeko moduan utziz. Osasunbide onik ez dagoelako diagnostiko zehatzik gabe.