Emakume Abertzale Batzako kideen lanak digitalizatuta
Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenean, eskuragarri jarri da bederatzi kideren obra osoa eta elkarteari buruzko hainbat lan

Euskal pentsamenduaren transmisiorako proiektu digitalaren atal berri bat osatzen dute EABko bederatzi idazleek. Eskuragarri eta kontsultagarri dago jada Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren obra osoa. Lorea Agirrek azaldu duenez, «lan kualitatibo mardula» da, «apenas egin baita azterketa bibliografikorik garaitsu horretako emakumeen obraren gainean».