
AITZIN OHARRA
Autobiografia honek ez du nire bizitza kontatu nahi, baizik eta biografiaren harian nire bibliografia kokatu, eta areago: nire konpromiso kulturalak eta nire ekoizpen intelektuala ulertu ahal izateko gakoak eman.
AITZIN OHARRA
Autobiografia honek ez du nire bizitza kontatu nahi, baizik eta biografiaren harian nire bibliografia kokatu, eta areago: nire konpromiso kulturalak eta nire ekoizpen intelektuala ulertu ahal izateko gakoak eman.
Duela 30 urte, euskalgintzan hasi berritako gazteak ginen garaian, Jakin eta Joan Mari Torrealdai erreferentzia ziren guretzat; euskalgintzako pertsona ezagun eta balio handiko gisa ikusten genuen Joan Mari.
Pertsona traszenditu egiten duela eta belaunaldi oso baten saritzat hartzen zenituela, hala esan zenigun omenaldi batetik bestera ibili zinen aldian. Horixe da burura datorkigun lehena zure emaria hitzetan jartzeko: taldetasuna. Alde horretatik, ez da harrigarria mendiari zenion zaletasuna ere, egun ez bezala, garai batean herrigintzari eta euskaltzaletasunari oso loturik egon baitzen.
Paperetik belarrietara jauzi egin dute ikasturtean zehar Jakineko hainbat gogoetek. Izan ere, Miren Rubio Iturria Jakineko kazetariak hainbat hausnarketa jaso ditu Euskadi Irratiko Jakingunea tarterako: bertsolaritzaren etorkizuna, euskararen erabilera sexista, hiperindibidualismoa, kultura eta Joxe Azurmendi, euskal rapa, euskaldun berriak⦠Erreportaje gisa emanak, podcastak dituzu entzungai Jakin irratian atalean. Hona 2019-2020 ikasturtekoak:
Norbere ertzetik, COVID-19ak agerian utzi dituen gure gizartearen gaitzak eta ondorioak aztertu dituzte zazpi aditu eta arituk 'Pandemiak, distopiak eta mundu berriak' Jakin Jardunaldian, guztia ate joka dugun etorkizunari nola heldu pentsatzeko. Ikusi hitzaldiak, heldu gogoetari.
Badugu zer aztertu, zer ikasi, zer aldatu. COVID-19ak agerian utzi ditu gure gizartearen gaitzak, eta horiei erreparatuko die Pandemiak, distopiak eta mundu berriak Jakin Jardunaldiak, etorkizunera begirako hausnarketan. Usurbilen elkartuko gara 50 lagun uztailaren 16an, eta beste hainbat izango dira online saioa jarraitzen.