Larunbata, Igandea, 2024ko uztailak 27
Gora joan
Menua

Geruzak proiektua landu dugu udaleku eta aisialdi taldeekin

Irailetik aurrera, ikastetxeetan ere eskainiko dira saioak

2024-07-18

Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, gazteekin euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzen duen ikus-entzunezko sorta da Geruzak. Baina baliabide digital hutsetik harago, pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat sortzea bilatzen du, ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz eztabaida eta kultur transmisioa bultzatu nahi dituena. Horregatik, material hori baliatuz gazteak biltzen diren topaguneak pentsamendu kritikoa euskaraz lantzeko baliatzen ari gara. Irailetik aurrera, ikastetxeek ere eskuragarri izango dute bisita antolatzeko aukera, kaixo@geruzak.eus helbidera idatzita.

2024-06-20

Lau artikulu akademiko biltzen ditu 262. zenbakiak, LGTB* politiken analisia, Ipar Euskal Herriko euskarazko zinemagintza, nerabeen hizkuntza erabilera eta Euskal Herriko beste hizkuntza minorizatuen erronkak aztertuz. Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean nabarmendu bezala, ordea, bat egiten dute «emantzipazio edota normalizazio prozesuez, gutxituen ahalduntzeaz» ari direlako. Denek ala denek bistaratzen dituzte erronka eta zailtasunak, baina bakoitzari dario irtenbidea marrazteko mezurik: LGTB* politiketatik gainerako gizarte mugimenduek har ditzaketen irakaspenak, Ipar Euskal Herriko euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu den Zukugailua elkartea, nerabeen hizkuntza erabilera «helduon auzia» dela bistaratzea eta hizkuntza-komunitate minorizatuen arteko aliantzak azpimarratzea.

Metrokoadroka kolektiboak 'Artxibo biluzia' liburura ekarri du

'Artxibo biluzia' I. JMT Bekako proiektu irabazlearen emaitza da, zuzeneko antzezpenaz gain

2024-05-30

Lehen edizioko proiektu irabazleak Joan Mari Torrealdairen atxiloketa eta miaketa unean desagerrarazitako artxiboa du abiapuntu. Metrokoadroka kolektiboko Idoia Beratarbide eta Oier Guillan artxibo hutsaren aurrean kokatu dira azken bi urteotan, zerekin bete nahiko lukeen galdetzeko aurrean duenari.

2024-05-30

Joan Mari Torrealdai beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu da, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia egin dute hemen zehazten diren oinarriekin:

Joan Mari Torrealdai 2. beka deialdia

'Euskal kultura azterketa gaur' da gaia, liburugintzaren azterketatik abiatuta

2024-05-30

Joan Mari Torrealdai bekaren 2. edizioak euskal kulturaren azterketari helduko dio. Proiektuak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahalko dira, eta 14.000 € eskuratuko ditu irabazleak. Proiektuak jmtbeka@jakin.eus helbidera bidaliko dira.

OINARRIAK