'Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza kultura hitzaldia' Elgoibarren
Irailaren 28an izango da Joxe Azurmendiri buruzko hitzaldia, 19:00etan
![](https://www.jakin.eus/thumb?img=/uploads/albisteak/featuredPhoto/dest_Joxe Azurmendi.jpg&width=600)
Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatuta “Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza, kultura” hitzaldian egongo gara irailaren 28an, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Hasier Etxeberriaren omenez antolatzen den “Biba Hasier!” ekitaldiaren baitan elkarrizketan arituko dira Lorea Agirre eta Haritz Azurmendi 19:00etatik aurrera.