Joan Mari Torrealdairen azken liburua, 'Egunkaria'-ren sorreraz
'Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta' du izenburu eta Joan Mari Larrartek hartu du amaitzeko lana

Joan Mari Torrealdai buru-belarri ari zen Egunkariaren istoria kontatuko zuen liburuarekin, laguntza eskatu beharra sortu zitzaionean. Joan Mari Larrartek hartu zuen Torrealdaik idatzitako testu eta egiturari forma emateko ardura. Elkarlanean osatu zuten ahal beste, eta Larrartek amaitu behar izan du Torrealdai zendu ostean.