Astelehena, 2024ko maiatzak 06
Gora joan
Menua
Joan Mari Torrealdai beka

'Artxibo biluzia' ikerketa eszenikoa jendaurrera dakar Metrokoadroka kolektiboak, Usurbilen

Joan Mari Torrealdai beka irabazi zuen proiektua aurrera doa eta ikerketa zein egonaldiek orain arte emana aurkeztuko dute urriaren 22an

2023-10-06

Metrokoadroka kolektiboaren Artxibo biluzia proiektuak eskuratu zuen lehen Joan Mari Torrealdai beka iaz eta ikerketa eszenikoan murgilduta aritu ostean, jendaurrean aurkeztuko dute orain arteko lanak emana urriaren 22an, Usurbilgo Sutegiko auditoriumean. 18:00etan izango da emanaldia eta jarraian ikusleek aukera izango dute proiektuko kideekin hitz egiteko. Sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahalko dira.

Metrokoadroka kolektiboak Joan Mari Torrealdairi bere atxiloketaren unean hustu zioten dokumentazioa hartu du proiektua garatzeko abiapuntutzat, ikerketa bidez dokumentakzio bilakatzeko. Ikerketa, zenbait egonaldi eta jendaurreko ekintzak planteatzen ditu  beka eskuratu zuen lanak, eta orain arte egindakoa ezagutzeko aukera izango da Usurbilgoa. Ikerketa eszenikoan murgilduta, Torrealdairi hutsik, biluzik utzi zioten karpeta ekintzaz eta gorputzez janztea da asmoa, eta antzerki formatuan aurkeztuko dute jenaurrean lehenengoz. Kasu honetan, bi aktore ariko dira eszenan, publikoarekin elkarrizketan.

Usurbilgo Udalak antolatutako lehen jendaurreko aurkezpen honetan Intza Alkain eta Javier Barandiaran ariko dira aktore lanetan, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan arduratuko dira zuzendaritza eszenikoaz eta  Idoia Beratarbide zuzendaritza artistikoaz.