Asteartea, 2024ko apirilak 23
Gora joan
Menua
2022-05-23

Euskal Pentsamendua digitalizatzeko proiektuaren baitan argitaratu berri dira EABko bederatzi emakumeren obra idatziak. Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren lanak eskuragarri daude Jakinen webgunean orain. Emakume hauen obraren balioaz eta euskal pentsamendua digitalizatzeko proiektuaz aritu da Lorea Agirre zuzendaria, Jakingunean.

Emakume Abertzale Batzako kideen lanak digitalizatuta

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenean, eskuragarri jarri da bederatzi kideren obra osoa eta elkarteari buruzko hainbat lan

2022-05-06

Euskal pentsamenduaren transmisiorako proiektu digitalaren atal berri bat osatzen dute EABko bederatzi idazleek. Eskuragarri eta kontsultagarri dago jada Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren obra osoa. Lorea Agirrek azaldu duenez,  «lan kualitatibo mardula» da, «apenas egin baita azterketa bibliografikorik garaitsu horretako emakumeen obraren gainean».

'Hala ere' (Mursego)

Lokatza podcast feministako abestia

2022-03-08

Pentsamendu feministan narrasean jarri gaitu Lokatza podcast feministak. Sintonia Mursegok egin du, Lourdes Iriondoren Hala ere kantua oinarri hartuta. Orain, Mursegoren Hala ere kantua Ainara Lasaren irudiekin jantzita sareratu da, entzuleen eskura gera dadin.

2022-03-01

Jakin aldizkariaren 248-249. zenbakia aurkezteko solasaldi irekiak programatu dira, Agora Filosofia Elkartearekin elkarlanean. Filosofiatik ezabatutako emakumeak du izenburu, eta emakumeek filosofiari egindako ekarpena bistaratzeko 11 artikulu bildu ditu. Hain zuzen, Agora Filosofia Elkarteak eta EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateak antolatutako izen bereko UEUren ikastaroa oinarri hartuta.