Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan
Menua
2023-06-30

Adimen Artifizialaz aritu da Libe Mimenza Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko Jakingunean, Jakinen 253 zenbakiko bere artikulua abiapuntu hartuta. Adimen Artifizialak azken urteetako bilakaerak eta horietako zenbait publiko orokorrarentzat irekitzeak ekarri dituen koska, bidegurutzeak eta aukerak jorratu ditu Libe Mimenzak. Horrekin batera, euskalgintzak herr-ekimenetik arlo digitalean egin dituen ekarpenez eta dituen erronkez ere aritu da.

2023-06-30

Ekainaren 22an eta 23an Usurbilen egindako Jakin Jardunaldian Euskal Herriko gizarte mugimenduen bilakaeraz eta erronkez jardun genuen hamar aditu zein gizarte mugimendu jakinetako kiderekin batera. Laster egongo dira ikusgai hitzaldi guztien bideoak.

2023-05-22

Xabier Eizagirre Jakineko kidearekin Joan Mari Torrealdaik abian jarri zuen euskarazko liburugintzaren azterketaz aritu gara Jakingunean. Jakin aldizkariaren 253. zenbakian 2021eko azterketaren emaitzak argitaratu ditu Eizagirrek eta horien laburpena egin digu. Horretaz gain, 1976an Torrealdaik hasi zuenetik euskal liburugintzan izan den bilakaera eta liburugintzaren azterketaren zentzua ere jorratu dira, Eizagirreren hitzekin eta Torrealdaik berak esandakoak gogoratuz.

Jakin Jardunaldia, aurten ekainaren 22 eta 23an

'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak' gaia jorratuko dute hainbat aditu eta arituk

2023-05-10

Jakinek UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin batera antolatzen duen udako jardunaldia data aldaketarekin dator aurten. UEUren 51. udako ikastaroetako Jakin Jardunaldia ekainaren 22an eta 23an egingo da. Euskal Herriko gizarte mugimenduen bilakaeraz eta erronkez arituko dira hamar lagun, adituak eta gizarte mugimendu jakinetako kideak. Jada, zabalik dago izen ematea www.ueu.eus atarian.

 

 

Marina Garcés Bilbon izan da 'Filosofia amaitu gabea' aurkezten

Olatz Mitxelenak euskaratu du filosofo kataluniarraren liburua

2023-05-10

Filosofia amaitu gabea liburua Marina Garcések berak aurkeztu zuen joan den astelehenean Bilbon. Honako hau filosofo ezagunaren laugarren liburua da, eta Olatz Mitxelena Larreta filosofo eta filologo oiartzuarrak itzuli du eta Jakin Fundazioak argitaratu, Jakin irakurgaiak filosofia bildumaren barruan. Garcés euskarara ekartzen den lehen aldia da honako hau. Eta eskertu zuen Jakinen ekimena, hizkuntza ez hegemonikoen garrantzia beste mundu bat penatsatzeko ezinbestekoa delako.

Berria-ko albistea

Garako albistea

 

2023-04-28

Aimar Jusue, Iruri Altzerreka eta Unai Riberarekin Geruzak proiektuaren bueltan aritu gara Euskadi Irratiko Kultur Leihoko Jakingunean. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta da Geruzak eta protagonistek eurek azaldu dituzte egitasmoaren zirrikituak.