Larunbata, Igandea, 2023ko apirilak 01
Gora joan
Menua

'Egunero behar genuen' liburua, katebegi baten lekukotza

Imanol Murua kazetariak bildu ditu lau hilabete iraun zuen egunkariaren xehetasunak

2023-02-17
Ezkerretik eskuinera: Iban Arregi, Joanmari Larrarte, Amagoia Gurrutxaga, Enekoitz Telleria, Iñaki Uria, Imanol Murua, Irune Lasa, Mikel Azkune eta Ramon Olasagasti

Egunero behar genuen liburua aurkeztu du Imanol Murua kazetariak, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria itxi eta Berria sortu zen arte, lau hilabetez katebegi lana osatu zuen egunkariaren kronika. Martin Anso Elkarreko editorea, Murua bera eta Irune Lasa Eguneroko kazetaria izan dira hizlari, oroimen eta aitortza ariketa bilakatu den liburuaren aurkezpen ekitaldian. Aleka bildumako 12. liburuak kontatzeko geratzen zen puzzlearen zati bat osatu du, Muruaren eskutik.

2023-01-10

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa «eztanda» edo «itzulera» giroan dator aurten, kaleetan, jaietan eta kultur ekimenetan biltzeko aukera eskaini baitu berriz. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek. Elkarri lotzen zaizkion zenbait kezka azaleratu dituzte urteak emandakoaren errepasoan, kulturgintza eredu beregain baten premian bil litezkeenak. Eta baita pozerako arrazoi diren bizipenak ere, tartean; Lorea Agirre zuzendariak hitzaurrean dioen bezala, «guztiak, herrigintzaren artefaktu politikoak».
Pandemiaren ostean normaltasunera itzuli diren aforo, ospakizun eta ekitaldien paisaian, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkek bistan jarraitzen dute 253. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz eta bederatzi irudiz, izurriak bistan utzi eta geroztik landu diren zenbait gaiz, urteak emandako bizipenez eta zerumugan sumatzen diren aldaketez.

Geruzak: gazteengandik abiatutako hausnarketa

Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta

2022-12-09

Estreinatu da Askatasuna ikus-entzunezkoa, Durangoko Azokaren baitan kokatzen den Irudienean. Proiektua aurkezteko baliatu da hitzordua eta ekoizleek zein protagonista diren gazteek solasaldia osatu dute proiektzioaren ostean. Eneritz Furyak izan da ospakizuna ixteko arduradun, kontzertu txiki bat eskainiz. Aurrez Desira estreinatu zen San Telmo Museoan egindako ekitaldi eta harrera ospakizunean eta zehazteke daude hurrengo estreinaldiak. Aurkeztu ahala jarriko dira sarean ikusgai eta gainerakoak ikusteko pasahitza eskatu beharko da webgunean bertan.