Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan
Menua

'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa' ikusgai

2019-06-03

UEUk, Gabriel Aresti Euskaltegiak, Bilboko Kafe Antzokiak eta Jakinek elkarlanean antolatutako Bilboko 'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroa jaso du ikus-entzunezkoan BerriaTB-k. Horri esker ikusgai daude euskararen eta feminismoaren elkargune eta harremanez eskainitako hitzaldi guztiak, HEMEN.

Zazpi hizlari aritu dira guztira hilean behin egindako ikastaroan: Idurre Eskisabel Larrañaga, Lorea Dorronsoro, Saioa Iraola Urkiola, Jaime Altuna Ramirez, Aizpea Otaegi Mitxelena, Itziar Gandarias Goikoetxea eta Amelia Barquín López. Norbere ertzetik, baina elkarren osagarri.

Beste hainbeste izan dira parte hartzaileak. Hilero ehun lagundik gora elkartu baitira Bilboko Kafe Antzokian, 2019ko urtarriletik maiatzera.

Hitzaldien bideo guztiak HEMEN. Saiokako zuzeneko loturak:

 

'Euskaltzaletasuna eta Feminismoa, ahalduntzeko elkargunea'

Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro

 

'Euskara eta generoa gurutzatzen direnean'

Jaime Altuna Ramirez eta Aizpea Otaegi Mitxelena

 

'Euskara eta emakumea, genealogia/begirada feminista bat'

Saioa Iraola Urkiola

 

'Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen'

Itziar Gandarias Goikoetxea

 

'Euskara ez-sexistarako bidea'

Amelia Barquín López