Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan
Menua
Euskaltzaletasuna eta Feminismoa

'Erradikalak ginen' ikuskizunaren estreinaldia

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak osatu dute ikuskizuna

2019-05-23

Noiz: maiatzaren 27an, 21:00etan

Non: Bilboko Kafe Antzokian


Erradikalak ginen bertso-antzerki ikuskizuna estreinatuko dute maiatzaren 27an Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkigileak, Bilboko Kafe Antzokian. Hilean behin egin den ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa’ ikastaroari amaiera emateko baliatuko dute emanaldia.

Labakak eta Egizabalek Erradikalak gara ikuskizuna estreinatu zuten 2017an. Geroztik 100 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte. Orain, ildo beretik baina gaitegi berriarekin, ikuskizun berria prestatu dute, antzeko formatuari eta berezkoa duten umore kritikoari eutsiz.

Emanaldia doakoa izango da. Aurretik, 19:00etan, Amelia Barquín López HUHEZIko irakasleak euskara ez-sexista erabiltzeko hitzaldia eskainiko du. ‘Euskaltzaletasuna eta Feminismoa’ ikastaroko azken saioa izango da, eta hitzaldia entzuteko izena eman behar da, hemen, ikastaroaren baitakoa izaki. Ondoren, ikasleek lehentasuna izango badute ere, ateak zabalduko dira sarrera librearekin lekuak bete arte.

Erradikalak ginen ikuskizunaren emanaldia maiatzaren 27an, astelehenean, 21:00etan hasiko da, Bilboko Kafe Antzokiko areto nagusian.

Irakurri Berrian.