Asteartea, 2024ko martxoak 19
Gora joan
Menua
UPV/EHU eta JAKIN

Txillardegi unibertsitatera itzuli da

Txillardegiren hizkuntzaren filosofiaz eta nazio auziaz egindako solasaldiak daude entzungai

2019-06-20

Ia hiru hamarkadetan aritu zen Txillardegi EHUko irakasle. Pedagogia Fakultatean aurrena, gero irakasle emeritu moduan. Urte horietan guztietan idazten eta ikertzen jarraitu zuen, soziolinguistikari aparteko ekarpena eginez, besteak beste. Beste hainbat gai jorratu zituen bere ibilbidean zehar. Filosofia nola, hizkuntzalaritza, politika, literatura nahiz astronomia, esaterako. Hanka bat unibertsitatean, bestea etxeko bulegoan.

Ertz horietako batzuei helduta mahai-inguruak antolatu dituzte EHUk eta Jakinek. Dabilen pentsamendua saileko Txillardegiri eskainitako testu hautatuen liburukiak hartu dira oinarri, eta horien gainean aritu dira eztabaidan unibertsitateko hiru campusetan bertako irakasle eta gonbidatuekin.

Donostiako campuseko Filosofia Fakultatean, adibidez, Txillardegiren hizkuntza filosofiari buruz aritu ziren solasean Lorea Agirre Jakineko zuzendaria, Alaitz Aizpuru filosofian lizentziaduna eta Elkarreko kidea eta Ignazio Aiestaran eta IƱaki Zabaleta EHUko filosofia irakasleak. Mahai-ingurua jasota dago ikus-entzunezkoan (ikusi goian).

Horretaz gain, Alaitz Aizpururen solasaldia laburbilduta entzun liteke Lorea Agirreren hitzekin batera Euskadi Irratirako egindako Jakinen erreportajean.

Bestetik, Asier Blas, Ander Iturriotz eta Onintza Odriozola irakasleak ere mahaiaren bueltan elkartu ziren Txillardegiren nazio ikuspegiaz jarduteko Leioako Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean. Hori ere ikusgai dago (behean).

 

Txillardegiren inguruko bideoak/audioak nahiz bestelakoak daude eskura ikus-entzunezkoei eskainitako atalean.