Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan
Menua

[PODCAST] Kultura, autoestimua eta konplexuak

Katixa Agirrek kulturaz Jakinen egindako hausnarketa jasotzen du erreportajeak

2021-02-17

«Autoestimu maila oso altua behar du gizarte batek kultura seriotan hartzen hasteko. Eta sentitzen dut hala esatea, baina ez dugu autoestimua sobran». Pandemiak astindutako kultur munduaren ondorenaz hausnartu du Katixa Agirre idazleak: kulturaren balioaz, lekuaz, kultur profesionalen egoeraz, autopertzepzioaz, aukerez... Eta mugak eta zailtasunak franko badira ere, autoestimu hori indartzeko arrazoiak ere topatu ditu. 2020ko ikus-entzunezkoen produkzio emankorra da horren adibide, estrategikotzat dituena: «Kontatzen ez bazara, kontatzen zaituzte. Horregatik geure burua kontatzen jarraitu behar dugu, edozein bide erabilita, baina bereziki gaur egungo espresiobide hegemonikoan arreta estrategikoa jarriz. Ikus-entzunezkoaz ari naiz, noski».

Horri buruz jardun du Miren Rubio Iturria kazetariak egin duen laburpenean. Entzun!