Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan
Menua
Jakingunea podcasta

[PODCAST] Euskal liburugintzari argazkia, Torrealdairi lekukoa hartuta

Torrealdairen ikerketari jarraipena eman dio Jakinek. 2018ko datuak plazaratu ditu oraingoan.

2021-01-25

1976an Joan Mari Torrealdaik hasitako euskarazko liburugintzaren ikerketari bide eman dio Jakinek. Xabier Eizagirre Jakineko erredakzio buruak hartu du urtez urteko ekoizpena aztertzeko ardura, eta, oraingoan, 2018ko euskarazko liburugintzaren argazkia osatu du, Torrealdairen azken urteetako osasun arazoek atzeratu baitzuten ikerketaren emaria.

Bi urteko tartea izanagatik, ordea, datu aski mamitsu eta deigarriak jaso ditu azterketak: liburu digitalaren beherakada, argitaletxeen atomizazioa, Euskal Herritik kanpoko euskarazko testuliburuen ekoizpena… Horiei buruz mintzatu da Eizagirre Miren Rubio kazetariarekin, Euskadi Irratiko Jakingunea podcasterako. Datu guztiak zabal daude jasota Jakinen Liburu Behatokian. Entzun erreportajea!