Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua

LOKATZA podcasta

pentsamendu feministan narrasean

2021-04-30

Jakinek talde lanean ekoitzitako podcasta da LOKATZA. Hainbat auzi pentsamendu feministaren argitan aztertzeko saiakera honek zortzi atal izango ditu orotara. Ahotsaren, epikaren desioaren eta etxearen eta bidaiaren ingurukoak entzungai daude dagoeneko eta gainerakoak bi astez behin egingo dira publiko EiTB podkast atarian. Lokatzetara ekarriko diren hurrengo auziak gatazka, sormena eta boterea dira. Lorea Agirre, Ainara Lasa, Amagoia Gurrutxaga eta Idurre Eskisabel aritu dira zuzendaritza eta diseinu lanetan, baina askoz sare zabalagoa du proiektuak oinarrian: Maite Arroitajauregi Mursego-ren sintonia (Lourdes Iriondoren Hala ere kantutik abiatuta), Leire eta Maider trikitilarien berariazko musika aukeraketa, gai bakoitzari bidea irekitzeko zein ixteko testuetan kolaboratzaileak, eta 30etik gora elkarrizketatu.