'Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza kultura hitzaldia' Elgoibarren
Irailaren 28an izango da Joxe Azurmendiri buruzko hitzaldia, 19:00etan
2022-09-21

Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatuta “Joxe Azurmendi: herria, hizkuntza, kultura” hitzaldian egongo gara irailaren 28an, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Hasier Etxeberriaren omenez antolatzen den “Biba Hasier!” ekitaldiaren baitan elkarrizketan arituko dira Lorea Agirre eta Haritz Azurmendi 19:00etatik aurrera.
"Joxe Azurmendiren pentsamendura modu arin eta hurbilekoan gerturatzeko aukera" eskaini nahi dute hizlariek, eta etortzera deitu dute jendea.