Asteazkena, 2024ko apirilak 24
Gora joan
Menua

Joan Mari Torrealdai Beka, kultur ikerketa eta egitasmoentzat

"Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean” izango da lehen deialdiko gaia

2022-06-14

Amaitu da proiektuak aurkezteko epea eta 13 proposamen jaso ditu Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatu dugun Joan Mari Torrealdai bekaren lehen edizioak! Epaimahaiak du hitza orain, eta laster emango dugu erabakiaren berri.

Usurbilgo Udalak eta Jakinek Joan Mari Torrealdai Beka jarri dute abian, kultur ikerketa eta egitasmoak sustatzeko. 2022ko gaia Euskara eta kultura gaurko eta biharko gizartean da. Irabazleak 14.000€ jasoko ditu eta 18 hilabeteko epea izango du emaitza aurkezteko.

JOAN MARI TORREALDAI BEKAREN OINARRIAK 2022