Osteguna, 2024ko maiatzak 02
Gora joan
Menua

Artekaleko 49.ean aurkituko gaituzue Durangon

Abenduaren 8an 'Joxe Azurmendiren pentsamendua gaur' mahai ingurua eskainiko dugu, 12:00etan

2023-12-05

Artekaleko 49. zenbakian egongo da Jakinen erakusmahaia. Bertan, jarraian azalduko ditugun nobedadeez gain, aldizkariaren aurreko zenbakiak eta liburu bildumetako lanak ere izango dira eskuragarri.

Antolatu ditugun ekimenen artean, abenduaren 8an, 12:00etan Areto Nagusian, JOXE AZURMENDIREN PENTSAMENDUA GAUR mahai ingurua: Haritz Azurmendi, Alba Garmendia eta Mikel Urdangarin, Lorea Agirrek gidatuta.
Joxe Azurmendiren Europa bezain zaharra azken liburuaren aurkezpena solasaldi moduan egingo dute. Liburuaren mamiaren aurkezpenaz gain, Azurmendik azken 60 urtean jorratu duen pentsamenduaren ekarpenaren handiaz, gaurkotasunaz eta potentzialitateaz ariko dira egungo hiru filosofo gazte. Ezagutu itzazu aurrez aurre.

Bestetik, Aleka, Eskafandra eta Jakin Irakurgaiak bildumek nobedade bana dute eskuragarri: