Osteguna, 2024ko maiatzak 02
Gora joan
Menua
Joan Mari Torrealdai Beka

Igandean estreinatuko da 'Artxibo biluzia' Usurbilgo Sutegi aretoan

2024-01-10

Metrokoadroka kolektiboaren Artxibo biluzia proiektuak eskuratu zuen lehen Joan Mari Torrealdai beka iaz eta ikerketa eszenikoan murgilduta aritu ostean, jendaurrean aurkeztuko dute urtarrilaren 14an, Usurbilgo Sutegiko auditoriumean. 18:00etan izango da emanaldia eta sarrerak gonbidapen bidez eskuratu ahalko dira.

Metrokoadroka kolektiboak Joan Mari Torrealdairi bere atxiloketaren unean hustu zioten dokumentazioa hartu du proiektua garatzeko abiapuntutzat, ikerketa bidez dokumentakzio bilakatzeko. Ikerketa, zenbait egonaldi eta jendaurreko ekintzak garatu dituzte bidean, eta emaitza jendaurrean estreinatuko dute orain: konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa. Ikerketa eszenikoan murgilduta, Torrealdairi hutsik, biluzik utzi zioten karpeta ekintzaz eta gorputzez janztea da asmoa, eta antzerki formatuan aurkeztuko dute jenaurrean lehenengoz. Kasu honetan, bi aktore ariko dira eszenan, publikoarekin elkarrizketan.

Usurbilgo Udalak antolatutako lehen jendaurreko aurkezpen honetan Intza Alkain eta Javier Barandiaran ariko dira aktore lanetan, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan arduratuko dira zuzendaritza eszenikoaz eta  Idoia Beratarbide zuzendaritza artistikoaz.