Humboldten nazioaren eta hizkuntzaren pentsamendua, Ur-jauzira
2024-02-21
Ur-jauzia bildumako 4. liburua da 'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan'. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi aditu eta Joxe Azurmendi Katedraren koordinatzaileak ondu du liburua, «gaurkotasun handikoa» dena egungo eztabaidetan entzuten diren «izaera plurinazionala», edo «nazioen nazioa» bezalako kontzeptuak argitzeko. Euskaldunontzat, Zabaletaren ustez garrantzitsua da hizkuntzaz egindako gogoetez harago, «gizakia bera ulertzeko modu integral bat eskaintzen digulako, gizakia bere kulturarekin eta historiarekin».