Dom Campistron (1994, Aldude). Arte ikasketak egina da Cantau lizeoan, Parisen (Frantzia) eta Glasgown (Eskozia). Marrazkilari gisa dihardu Aldudeko estudioan. Hainbat kolaborazioz gain, 2021ean Bekatorosak liburu ilustratua argitaratu du (Elkar); zazpi baxenabartar gay, bisexual eta lesbianen testigantzak bildu ditu bertan. Tupust! kolektiboaren 2021eko argitalpenean ere hartu du parte.