Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan
Menua
2023-03-21

Miren Etxaberi buruzko hitzaldia eskaini dute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Galder Unzalu antropologo eta ilobak eta Amagoia Gurrutxaga idazleak Zarautzen, bere ibilbidea ezagutzera eman eta bere ekarpena garaiko testuinguruan kokatuz. Euskadi Irratiko kultur leihoko Jakingunean kontatu ditugu azpimarragarrienak.

Miren Etxabe, 'Lau Uxo' idazle eta feminista aitzindariari aitortza

Emakume Abertzale Batzako kide zarauztarra eta bere ekarpena ezagutzeko leiho bat

2023-03-07

Emakume Abertzale Batzako kide eta idazle Miren Etxaberi buruzko hitzaldia eskaini dute Galder Unzalu, Lorea Agirre eta Amagoia Gurrutxagak Zarauzko Modelo zine aretoan. Zarauztar ezagunaren ibilbideari errepaso zabala egin diote hizlariek, "Miren Etxabe 'Lau Uxo', helgaldi baten etena" izenburupean. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak sarreran aipatu bezala, «ahaztura bikoitzera kondenatutako» emakume aurrendari honekiko «justizia ariketa bat» izan da ekitaldia. Saioa kantuan itxi dute Iruri Altzerreka eta Oihana Iguaran bertsolariek, Etxaberen bertso jardunari keinu eginez. 
Hitzaldi osoa ikusgai dago bideoan.

2023-03-06

Xipri Arbelbide idazle eta kazetariari elkarrizketa luzea egin dio Jose Luis Aizpuruk: euskal herriko mugimendu kooperatiboaz, laborantzaz, ekologiaz, etxebizitzaren arazoaz, Euskal Hirigune Elkargoaz eta beste zenbait bizipenez aritu da.
Auzo ikastoletako maistrei buruzko memoriaren hutsunea osatzeko lehen urratsak eskaini ditu Karmele Artetxek.

2023-02-22

Emakume Abertzale Batzako kide eta idazle Miren Etxaberi buruzko hitzaldia eskainiko dute Galder Unzalu, Lorea Agirre eta Amagoia Gurrutxagak Zarauzko Modelo zineman martxoaren 3an. 20:00etan hasita, zarauztar ezagunaren ibilbideari errepaso zabala eskainiko diote hizlariek, "Miren Etxabe 'Lau Uxo', helgaldi baten etena" izenburupean. Ekitaldia kantuan itxiko dute Iruri Altzerreka eta Oihana Iguaran bertsolariek, Etxaberen bertso jarduna gogoratuz. 

Geruzak: gazteengandik abiatutako hausnarketa

Feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko sorta

2023-02-21

Martxoan beste bi ikus-entzunezko estreinatu dira jendaurrean Gasteiz eta Tuteran, hurrenez hurren: 'Boterea' eta  'Sormena'. Ikus-entzunezkoen emankizunen ostean protagonisten solasaldiak izan dira jarraian.